Duluth taldea, EHUren ordezkari G-9 Unibersidade arteko V. Lehiaketan

Bizkaie! 2018-08-14 08:49   Musikea

Finala urriaren 6an izango da, Extremaduran.

Musikagile eta interprete gazteei bultzadea emoteko antolatu dau EHUk Musiversika lehiaketea, aurten lehenengoz. Bide batez, aurkeztu diran taldeen artean, G-9 Unibersidade arteko V. Lehiaketako finalean euskal unibersidade publikoaren ordezkari izango dan taldea aukeratu dau epaimahaiak. Duluth banda gasteiztarra izango da hori eta urriaren 6an Extremadurako Jarandilla de la Vera herrian joko dau, finalean.

Beste unibersidade batzuetako taldeak izango ditu alboan Duluth-ek Jarandilla de la Veran. Musiversikako lehiaketarako, ostera, Exceso eta Chakka taldeak aukeratu ditu epaimahaiak, aitatutako Duluth-egaz batera. Horreek hirurek Arabako campusean joko dabe irailaren 27an.

G-9 Unibersidade arteko Lehiaketara eta Musiversikara edozein estilotako taldeak aurkeztu ahal izan dira, baina gitxienez taldekideetako bat EHUko kide izan behar da: Ikasle, irakasle, ikertzaile edo zerbitzuetako behargin.

Talde finalistak aukeratzeko batzordean Raúl Montero Gilete Arabako Campuseko Unibersidade Proiekzioko zuzendaria, Alfredo Alcalde Jimmy Jazz-eko programazino arduraduna eta Natxo Rodríguez Arkaute EHUko Kultura Ekintzako zuzendaria egon dira.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu