Espainiako andra nagusien egoerearen barri emon dabe Toronton
2018-08-13 11:06 KultureaZahartzearen ganeko 14. Mundu Mailako Biltzarrean Carmen Orte Igorreko ordezkaritzeagaz batu zan.
Carmen Orte Socias Imsersoko Zuzendari Nagusiak, Espainiako edadeko emakumeen egoerearen ganeko berbaldia egin eban Torontoko Biltzarrean, eta egoera honek planteetan dituan hartu beharreko erronkak azaldu zituan. Momentu honetan inportanteena emakumeak ikusgarri egin eta euren oinarrizko beharrizanak betetea da: dirua, sare soziala... Horretarako, emakumeen pensinoak hobetzea eta gizonen pensinoakaz daukien aldea murriztea beharrezkotzat jo eban.
Bizitza osoan bizi izandako genero diskriminazinoak ondorioak ditu zahartzaroan. Orteren arabera, pobrezia, dependentzia, bakardadea, ekonomia prekarioa eta genero indarkeria kontuan hartu behar dira politikak zehazteko orduan. Saio honetan, Imsersokoaren aurretik, euren herriealdeetako andra nagusien egoerea ikusiarazo eben Sri Lanka eta Kanadako lau ikerlarik.
Publikoan, Imsersoko zuzendariari entzuten, Bizi Igorre proiektuko kide diran Felipe Bernaola eta Jabi Zuluaga egon ziran; baita, Cristina Bosch Gironakoa be. Ikerlari honek zahartze aktibo eta osasuntsua neurtzeko metodoen ganeko berbaldia emon eban bezperan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!