Bilbotarrek postontzian jasoko dabe Aste Nagusiko egitaraua

Bizkaie! 2018-08-01 09:56   Kulturea

Barrutietan eta informazino puntuetan be eskuragarri egongo dira programak, baita sarean be.

2018ko Aste Nagusiko ekintzak batzen dituan liburutxua bilbotar guztien eskura jarri nahi dau Bilboko Udalak. Hartara, 100.000 ale banatuko ditu uriko etxe guztietako postontzietan hurrengo egunetan. Ganerako bisitariek egitaraua ezagutu deien, beste hainbat bidetatik be eskuratu ahal izango da.

Postontzietan banatuko diran 100.000 aleez ganera, beste 40.000 doban hartu ahal izango dira uriko barrutietako bulegoetan, Udalaren informazino gunean (San Agustin eraikinean), Jaietako Sailean (Aznar eraikinean), turismo bulegoan, Guggenheim Museoan eta Bilboko Konparsen egoitzan. Euskerazko eta gaztelaniazko bersino nagusiagaz batera, frantsesezko eta ingelesezko 10.000 ale argitaratuko ditue.

Teknologia barrien bidez be eskuratu ahal izango da jaien egitaraua. Udalaren webguneko Aste Nagusiaren atalean eta telefono mobilerako aplikazinoan laster deskargau ahal izango da.

Ganera, irakurketa errazerako egokitutako bersinoa be topauko dabe erabiltzaileek webgunean, irakurtzeko edo ulertzeko arazoak daukiezenei laguntzeko. Egitarau inklusiboaren aldeko ahalegin horretan, materiala, testuak eta formatua egokitu ditue. Braille hizkuntzan be argitaratuko ditue ale batzuk.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu