Rozalen, Hombres G eta Go!azen Bilboko Aste Nagusian
2018-07-23 08:00 MusikeaRozalen, Hombres G, Go!azen, BOS + Ute Lumper, eta Adi Bilbao + Megastar + DJ Valdi izango dira aurretiaz iragarritakoakaz.
Bilboko Udalak 2018ko Aste Nagusiko kartela osotzen daben kontzertuak zeintzuk izango diran jakinarazo dau; beraz, Rozalen, Hombres G, Go!azen, BOS + Ute Lumper, eta Adi Bilbao + Megastar + DJ Valdi izango dira aurretiaz iragarritakoakaz: Gatibu, David DeMaría, Bilboko Udal Banda + Doctor Deseo, La Pegatina, Santiago Auseron + Sexy Sadie, Skakeitan + Vendetta, Maxima FM eta Sebastian Yatra.
Rozalen kantautore eta konpositoreak Abandoibarrako eszenatokian kantauko dau abuztuaren 20an, astelehenean, eta Madrileko Hombres G pop-rock taldeak hurrengo egunean, hilaren 21ean. Jazza Ute Lemper alemaniarraren eskutik etorriko da, hain zuzen be, abuztuaren 23an Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz emongo dau kontzertua.
Abandoibarra gazteen topalekua izango da abuztuaren 25ean: Goa!zen telebistako telesaileko aktore eta kantariek euskal pop-rockaren abestirik ospetsuenen bersinoak eskainiko ditue.
Europa parkean, Adi Bilbao ikuskizunak bat egingo dau techno-house eta musika elektronikoagaz Megastar FMrekin eta DJ Valdigaz, abuztuaren 24an.
100 kontzertu baino gehiago uriko zortzi lekutan
Bilboko Udalak 100 kontzertu baino gehiago programau ditu 2018ko Aste Nagusirako, uriko hainbat lekutan banatutako zortzi eszenatokietan. Kontzertuak era askotakoak dira gustu guztiak asetzeko; gaur egungo estilo desbardinetako taldeak izango dira, baina musika klasikoak eta bilbainada tipikoek be lekua izango dabe. Aste Nagusian 400 ekitaldi baino gehiago programauko dira eta musikea ez da faltako. Beti legez, programazinoaren ezaugarriak Bilboko jaietako ereduarenak izango dira: kalidadea, aukera ugari, bardintasuna, partaidetzea eta dobakotasuna.
Jarduera guztiak dira dobakoak eta musika-estilo bakotxak bere espazioa eta kokapena izango dau:
Abandoibarra: Kontzertuak eta ikuskizunak.
Europa parkea: Kontzertuak eta ikuskizunak.
Plaza Barria: Munduko musikak.
Gizakunde eliza: Musika klasikoa.
Bilborock: Bertoko pop-rocka.
Casilda Iturrizar parkeko Pergola: Bilbainadak eta goatekeak.
Areatzako kioskoa: Bilboko Udal Banda.
Areatza: Berbenak, bandak eta fanfarreak.
Kontzertuen egitaraua:
Abuztuaren 18an, zapatuan, 23:30ean, Gatibu (Abandoibarra).
Abuztuaren 19an, domekan, 23:30ean, Udal Bandea + Doctor Deseo (Abandoibarra).
Abuztuaren 20an, astelehenean, 23:30ean, Rozalen (Abandoibarra).
Abuztuaren 21ean, martitzenean, 23:30ean, Hombres G (Abandoibarra).
Abuztuaren 22an, eguaztenean, 23:30ean, BOS + Ute Lemper (Abandoibarra) + 00:00, Skakeitan + Vendetta (Europa parkea).
Abuztuaren 23an, eguenean, 23:30ean, La Pegatina (Abandoibarra) + 00:00, Maxima FM (Europa parkea).
Abuztuaren 24an, barikuan, 23:30ean, Santiago Auseron + Sexy Sadie (Abandoibarra) + 00:00, Adi Bilbao + Megastar + Dj Valdi (Europa parkea).
Abuztuaren 25a, zapatua, 23:30ean, David DeMaría (Abandoibarra) + 18:00retan, Go!azen (Abandoibarra) + 00:00, Sebastian Yatra (Europa parkea).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!