BBK Jazz Guggenheim Gauak Aste Nagusia ospatzeko
2018-07-23 08:15 MusikeaAbuztuaren 21ean, Europako kontrabaxu-jotzaile onenetako batek joko dau Javier Colinak, hain zuzen.
2018ko Aste Nagusiak jazzaren zaleak batuko ditu beste behin be BBK Jazz Guggenheim Gauak festibalean; abuztuaren 21etik 24ra, Museoko Atrioak estaduko nahiz nazinoarteko musikari garaikideen emonaldiak hartuko ditu; ganera, publikoak aukerea izango dau erakusketak bisitau, eta gauez kopa bat hartzeko, 23:15etik 2:00etara.
BBK Jazz Guggenheim Gauak abuztuaren 21ean hasiko da, martitzenean, Europako kontrabaxu-jotzaile onenetako baten eskutik: hain zuzen be, Javier Colina bere taldeagaz izango da Bilbon. Abuztuaren 22an, Uffe Markussen laukote danimarkarraren txandea izango da. Abuztuaren 23an, eguenean, Mouhannad Nasser eta Albert Sanz musikarien taldeak laute siriarra, pianoa, kontrabaxua eta perkusinoa buztartuko ditue, Mediterraníes diskoaren aurkezpenean. Azkenik, abuztuaren 24an, Marco Mezquida jazz-pianojole eta konpositore moldaerrazak, taldeagaz batera, Maurice Ravel-en bidaia musikala eskainiko deutse bertaratutakoei.
Horrezaz gan, BBK Jazz Guggenheim Gauak festibaleko publikoak aukerea izango dau, Museoaren programazino artistiko erakargarriaz gauez gozetako; honako erakusketak topatuko ditue: Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Chagall. Urte erabagigarriak, 1911–1919, Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia eta Javier Téllez: Itzal-antzerkia. Egun horreetan, ganera, aukerea izango da Arte ikasbide erakusketea bisitetako, hau da, EAEko ikastetxeetako ikasleek egindako artelanen hautaketea.
BBK Jazz Guggenheim Gauak 2018 (23:15–2:00)
- Hilak 21:
JAVIER COLINA QUARTET (Ariel Bringuez, saxofoi tenor eta sopranoa; Pablo Gutierrez, pianistea; Dani García, bateria; eta Javier Colina, kontrabaxua)
- Hilak 22:
UFFE MARKUSSEN QUARTET (Uffe Markussen, saxofoi tenor eta sopranoa; Joaquín Chacón, gitarristea; Dani García, bateria; eta Victor Merlo, baxua)
- Hilak 23:
MOUHANNAD NASSER & ALBERT SANZ: Mediterraníes (Mouhannad Nasser, lautea eta ahotsa; Albert Sanz, pianistea; Masa Kamaguchi,kontrabaxua; eta Sergio Martínez, perkusinoa).
- Hilak 24:
MARCO MEZQUIDA: Los sueños de Ravel (Marco Mezquida, pianistea; Martín Meléndez, biolontxeloa; eta David Xirgu, bateria).
Sarreren prezioa: 16€ publiko orokorra / 8,5€ Museoaren Lagunak, Kide Korporatiboak eta egun horretako bisitariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!