XXI. mendeko opio txinatarra

Zigor Aldama 2018-07-20 08:25   Bidaide

Bytedance-k Txinako erraldoi teknologikoetan ohikoa dan estrategia hartu dau: Musical.ly plataformea erosi, hain zuzen.

Mundu mailan gehien deskargautako aplikazinoa txinatarra da, Tik Tok -Douyin txineraz- eta 15 segunduko bideo laburrak egiten ixten deusku, sekulako efektuak eta irudiak eta musikea buztartuz. Asian upealako indarra hartu dau eta munduan Pokémon Go ospetsuak izan ebanagaz konparetan dabe: hilean 300 miloe erabiltzaile baino gehiago ditu eta herrialdeko edozein garraiobidetan joan-etorriren bat egitea nahikoa da bideoak bata bestearen ondoan botaten dituan aplikazinoagaz jentearen obsesinoa noraino heldu dan ikusteko.

Musikearen erritmoan neska gazteen bideaok nagusi badira be, danetarik topau geinke: etxeko maskota edo abereen tontakeriak protagonista dituen bideoak, edadekoen karta-joko onenak zein ume txikien abilidadeak zelan egiten dituen erakustekoak... Bromak egiteko be erabilten da, kalean jausi eta baragarri geratzen dan jentea erakusteko zein batzuen eta besteen abilidadeak erakusteko.

Danetarik topau geinkelako, horrexegaitik dauka sekulako erantzuna Douyin aplikazinoak. Erabiltzailea berba ereduak edo bereziak erabiliz egin leikez bideo bilaketak edo sistemearen beraren logaritmoak gomendioak be egin leikez. Edozelan be, normalena izaten da bideo zaparradea, etenik inork be ez dauelako gura izaten. Ganera, ezustean zer etorriko dan egoteak be atrapau egiten zaitu. Interesgarriak hartu eta ganerakoak baztertu egiten ditu erabiltzaileak eta sare sozieletan ohikoa dan legez, gehien gustetan jakuzanak ikono bategaz markau eta iruzkinak be egin daitekez, aurrerago bateren bati bialtzeko. Asko dira miloeka bisita zein iruzkin dituen bideoak eta sano harrigarria da zelako lanketea behar dan, kamera
profesional bat baino gehiago erabilita eginda dagoz eta aplikazinoan eskuragarri dagozan efektu eta argitaratzeko tenikak ez eze, bestelakoakaz eginda dagoz.

Douyin aplikazinoan bideoak sartzeko bide bi dagoz: 3D emotikonoak sartzen, irudiak moteltzen zein bizkortzen ixten dauen aplikazinoagaz beragaz grabau daitekez eta dana zuzenean gura dogun sasoian, aplikazinoak dakarren Live tekleari sakatuta, zuzenean grabetako modua dago.

Kontuak kontu, 2016ko irailean kaleratutako app hori entretenimendurako tresnea baino ez dala emoten dau. Batzuen eretxiz, modea baino ez da eta laster beste aplikazinoren batek jango deutso lekua, Pokémon Go-gaz pasau zan lez, azkenean erabiltzaileak kantsau egiten diralako. Beste batzuen esanetan, komunikazino era barri da Douyin-ek dakarrena; kontua da ze Txinan bertan erantzun handia izan daben beste app batzuekaz konparauta, honek indar handia hartu dau Asia osoan. Barri ona da hau app ezaguna egin dauen Bytedance enpresarako; izan be, Toutiao, barrien pilatzaileagaz batera, Douyin-i esker upealako irabaziak hartzen dagoz; oraindino ez da Tencent edo Alibaba-ren erantzuna lakoa baina kontuz, adituen ustez urtea emoitza ekonomiko itzelakaz amaituko dau urtea.

Baina danak ez dagoz pozik zerbitzuk dauen erantzun bikainagaz; Bytedance-k berak arazo larriak izan ditu honezkero agintariakaz bideo batzuen edukiakaitik. Pekinek agindu dau eduki desegokiakaz kontuz ibilteko; eta Indonesiak, barriz, gogorrago jokatu eta pasa dan astean aplikazinoa erabiltea galarazo egin dau: Umeentzako eduki ezkorra eta arriskutsua da nagusi aplikazinoan adierazo dau Rudiantara, Informazino ministroak. Gero eta gehiagok pentsetan dau gitxieneko edadea eskatu beharko leukiela aplikazinoan altea hartzeko.

Tencent-ek joandako apirilean argitaratutako txosteneko datuak begitu eta ikusiko dogu Txinan Douyin erabiltzaileen % 66 emakumeak dirala; horreetatik 24 urte baino gazteagoak dira % 75,5. Bytedance etxearen ustez, barriz, erabiltzaileen % 40 hogeitalau eta hogeita hamar urte bitartekoak dira. Enpreseak datu hori erabilten dau Z belaunaldiaren mugea apurtu eta nagusiagoak be erakarri dituala arrazoitzeko.

Halan da be, edukia ez da ardura bakarra, aplikazinoak menpekotasuna be eragiten dau. Erabiltzaileen % 22k egunean ordubete baino gehiago emoten dau bertan eta enpresea jakitun da arazoa badagoala egon; esangura horretan, egunean ordubete eta erdi baino gehiago emon ezkero pantailearen aurrean, alarma batek abisauko deusku dau; era berean, erabiltzaileak berak ordu bigarrenean mobikorra blokeetako agindua ezarri leike. Kasu horretan, pasaberbea beharko leuke erabilten jarraitzeko.

Baina aitatu neurriak aukerakoak dira eta batzuen eretxiz gitxiegi dira; Douyin XXI. mendearen opioa da, traba nagusia gizakiaren garapenerako adierazo dau Zhang Qifang idazleak; bere ustez, 1995ean jaioa izan arren eta Z belaunaldiko jarraitzaile piloa dituan arren, zerbitzua gehien kritiketan dabenetakoa da: Neska-mutiko baten etorkizuna hankaz gora bota gura badozu, itxiotzazu Douyin behera kargetan. Zure denporea agortarazoten deutsun algoritmoa da. Sentiberatasuna urratzen daben orgasmo laburrak eskaintzen ditu eta
jentearen alkartasunerako pasinoa indarbakotzen.

Erabiltzailearen ikuspuntutik egindako kritikea da. Baina Zhang-ek aplikazinoak ahalbidetzen dauen biziteko modua be kritikau dau: wanghong-akaz jazoten dan legez, Douyin-ek dinotsu ederra bazara eta berbalduna bazara, bizimodua aurrera eroateko onena ez dala ikastea, bideo zoroak egitea baino. Ospea eta dirua irabazteko biderik azkarrena da.

Douyin-ek proponiduten dituan baloreak gorabehera, argi dago Txinako enpresek gero eta erantzun hobea dabela aplikazinoakaz, izan be, oraintsura arte mendebaldekoak izan diran arren deskarga gehien izan dituenak, 2018. urtean, lehenengo hamarren artean, lau txinatarrak ziran; gastuari jagokonez, aurten, hamarretik bost Txinakoak ziran.

Douyin-ek Musical.ly kopietan ete dauen be entzun izan da eta arazoari aurre egiteko Bytedance-k Txinako erraldoi teknologikoetan ohikoa dan estrategia hartu dau, hau da, Musical.ly plataformea erosi.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu