Asier Aguirre atleta bizkaitarra, Europako azpitxapeldun 10.000 metrokoan

Bizkaie! 2018-07-17 08:15   Kulturea

Durangarrak zilarrezko dominea jantzi dau Parisen, INAS Europako txapelketan

Jose Azevedo portugaldarrak lasterketea bertan behera ixtea erabagiorra izan da. Probea oso taktikoa izan da; lehen bi kilometroetan oso motel joan dira atletak, bateren batek aurrea hartzearen zain geratu dira danak: laster, Fabrizio Vallone italiarrak hartu dau gidaritzea eta bera izan da azkenean irabazlea. Vallonek erasoa jo dau probearen erdialdean eta lehiakideek ezin izan deutsie aurrea hartu.

Asierrek indarrak neurtzeko erabagia hartu eta beste batzuei aurreratzeko aukerea emon deutse. Euren atzean jarri da indarrak gordeteko, eta hiru itzuliren faltan erritmo aldaketa indartsua eginda, ezustean hartu ditu beragaz taldetxuan egon diranak.

Kontuak kontu, 33’44”05 Fabrizioren denporea, 33’56”26 Asierrena (88 zenbakia) eta 33’59”76 brontzea eskuratu dauen Sam Fernando britaniarrarena.

Hileotan belauneko lesinoa izan dot eta hori dala eta ez dot aukerarik izan krosetan eta pista estaliko probetan parte hartzeko. Horregaitik, korriduteko aukera gitxi izanda, zidarrezko domina honek oso gustora itxi nau adierazo deutso Asierrek Basque Team-i lasterketea amaitu dauenean.

Deskantsua hartzeko denpora lar barik, Basque Team-eko atleteak 5.000 metroko probea izango dau barikuan.


Basque Team Fundazinoa
 
2007an, Eusko Jaurlaritzeak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak sortutako fundazinoak bere hamargarren urteurrena ospatu eban 2017an. Hasieran lez, Basque Team-ek profesionalak ez diran kirolarien parte-hartzea nazinoartean bultzatzeko eta maila bikaineko emoitzak lortzeko helburuak ditu gaur egun be, eta horretara bideratzen ditu baliabideak. Laguntzino ekonomikoaz gan mueta guztietako zerbitzuak eskaintzen deutsez kirolariei (medikuak, teknikoak, coachinga, komunikazinoagaz lotutako zerbitzuak, hezkunteza eta lan arlora egokitzeko laguntzinoa...). 2007tik fundazinoak 140 kirolari baino gehiagori bekea emon deutse, 41 kirol diziplinatan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu