Karrikan-ek kaleko arte eszenikoak laguntzeko 3. deialdia egin dau

Bizkaie! 2018-07-17 08:18   Kulturea

Proposamenak aurkezteko epea garagarrilaren 16tik irailaren 2ra arte egongo da zabalik.

Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako udalek, Euskal Herriko Urigunea-Hamekak (Lapurdi) eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak osotzen daben Karrikan plataformeak, Pirinioen alde bietan kaleko arte eszenikoen sorkuntza lanak bultzatzeko eta laguntzeko hirugarren deialdia zabaldu dabe.

Proiektu bat aukeratzeko konpromisoa hartu eta laguntza ekonomikoa eta teknikoa jasoteaz gan, 2019an sustatzaileen jaialdi handietan programauko da. Aiatutako bazkide horreez gan, Libourneko, Iurretako eta Arrigorriagako udalak eta Gipuzkoako Jantzagunea sorkuntza zentroa laguntzaile lez sartu dira, izan be, Karrikan plataformearen helburua Euskal Herrian kaleko arteetan gero eta indar gehiago hartzen dagozan eta espazio publikoan jarduten daben eta profesionalak diran edo profesional izateko bidean dagozan artisten sorkuntza lanak bultzatzea da. Balio berezia emongo jako kaleko ikuskizuna kontzeptuari, holan, zuzeneko ikuskizuna lantzen daben diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, jantzea, zirkua, diziplina anitzeko ikuskizunak eta bestelakoak; halan da be, lehentasuna izango dabe formatu txiki edo ertaineko ikuskizunek.

Karrikan-eko kideek aukeratutako proiektua modu orokorrean bultzatzeko konpromisoa hartu dabe, hau da, laguntza ekonomikoa emonez, sorkuntzarako egoitzak eskainiz, arte, teknika eta administrazino laguntzinoaa emonez –konpainiaren beharren arabera– eta, azkenik, sustatzaileek euren urietan antolatutako kaleko arte jaialdi bakotxean gitxienez proiektuaren emonaldi bat programauta. Kaleko jaialdi horreek ondokoak dira: Bilboko Kalealdia, KaldeArte, Iruñeko Harresietako Jaialdia, Hendaiako Mai du théatre, eta Abian! Errobiko mankomunidadean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu