III. Tokikom Sariak, tokiko kazetaritzea eta euskerazko publizidadea saritzeko

Bizkaie! 2018-07-16 08:00   Kulturea

Euskerazko komunikazinoaren balioa aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoa dago.

Toki Komunikabideen Bateraguneak, Tokikom Sariak antolatu ditu hirugarrenez, euskerazkko komunikazinoaren balioa aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz.

Toki komunikabideek ekarpen handia egiten deutsie euren hurreko komunidadeari, ikuspuntu informatibotik zein komunidadearen dinamizazinoaren ikuspegitik, baina halan da be, bigarren mailakotzat joten dira sarritan, eta produziduten daben edukia oso ezezaguna da euren eraginesparrutik kanpo. Dinamika hori aldatu eta komunikabide txikion ekarpena azpimarratu eta gizarteratzeko asmoz, Tokikom Sariak emon zituen 2016an.

Bigarren edizinoan, 2017an, kazetaritzea ez eze, euskerazko publizidade lanak be saritu zituen euskereak berak zein euskerazko komunikabide sareak publizidade euskarri lez daben balioa aldarrikatzeko.


Kontuak kontu, 2018an be lau sari emongo ditu Tokikom-ek:

• Azken hiru urteotan, toki komunikabideetan argitaratutako lanen artean: portadarik onena, edukirik onena, eta ikus-entzunezkorik onena.

• Laugarrena, esan bezela, azken urtean euskerazko edozein mediotan argitaratutako
euskerazko publizidade kanpainarik onenarentzat izango da.

 

Lanak aurkezteko epea zabalik

Epea zabalik dago 2018ko irailaren 14ra arte. Proposamenak edonork egin leikez, aurkeztutako lanen egilea izan zein ez. Sariketearen oinarriak Tokikom-en webgunean dagoz irakurgai, eta aurkezpena bera be webgunetik bertatik egin behar da.

Sariak urriaren amaieran emongo dira, komunikazino taldeak Bilbon egingo dituan Tokikom Jardunaldien barruan.

Informazino gehiago behar izan ezkero, idatzi lasai sariak@tokikom.eus helbidera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu