'Javier Tellez. Itzal-antzerkia' erakusketea aurkeztu dabe bart Bilbon

Bizkaie! 2018-07-13 10:05   Kulturea

Garagarrilaren 12tik zemendiaren 18ra egongo da ikusgai Bilbon. Erakusketan Manuel Cirauqui da komisarioa.



Guggenheim Bilbao Museoa
k Itzal-antzerkia erakusketea aurkeztu dau bart, Javier Téllez artistearen lan bi hartzen dituana. Venezuelan jaio eta New Yorken bizi da artistea, eta bideoinstalazinoaren arloko izenik garrantzitsuenetakoa izan da azken hamarkadetan. Bigarren erakusketa da hau Film & Video aretoaren 2018ko programazinoan; Guggenheim Bilbao Museoak bideoartea, bideoinstalazinoa eta mobimentudun irudia lengoaia artistiko legez darabilten artelan gakoei eskainitako gunea da hori.

Javier Téllez (Valencia, Venezuela, 1969) artistearen obrea ardatz biren inguruan egituratzen da: alde batetik, mobimentudun irudiaren historiaren inguruko gogoeta etenik bakoa dakar, baita haren ikono, protokolo sozial eta harreman-forma espezifikoen ingurukoa bere; bestetik, normaltasun politiko eta kulturaletik kanpo dagozan talde eta komunidade baztertuak barne hartzen ditu bere produkzinoan modu sistematikoan, besteak beste, paziente psikiatrikoak, desgaituak edo errefuxiatuak. Azken hori da Film & Video aretoan aurkezten diran artelan bietako protagonisten kasua; 2014an sortu zituan Téllezek, Zuricheko Kunsthaus-erako.

Kontuak kontu, garagarrilaren 12tik zemendiaren 18ra egongo dira ikusgai Bilbon. Erakusketan Manuel Cirauqui da komisarioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu