Hondarribiako XIII. Blues Jaialdia, hilaren 12tik 15era
2018-07-12 08:25 MusikeaCanned Heat, Hondarribiko XIII. Blues-aren inaugurazino gaueko izarrak (Hilaren 12an).
Danetara, hamahiru talde eta hogei bakarlari baino gehiago pasauko dira jaialdiko eszenatokietatik. Interprete horreetako askok alkarregaz jardungo dabe Chicago eta Crossroads atalei esker; azken hori nahitaezkoa izango da aurten be, gau batez musikari handiak batuko baititu ekitaldi bikainetan.
Kontuak kontu, hona hemen Hondarribia Blues-eko eszenatokietatik igaroko diran izen ezagunenak: Canned Heat, musikearen historian disko gehien saldu dituan blues taldea, oso ezaguna Woodstock-eko eta Monterey-ko jaialdi mitikoetan agertzeagaitik, eta Raimundo Amador karismaduna, flamenkoaren eta bestelako musiken arteko buztarketearen egile nagusietakoa.
Nazinoarteko beste musikari ospetsu batzuk be etorriko dira aurten jaialdira; rankingaren gorenean, Windy City-ko bluesmen ezagunenetako batzuek osotzen daben taldea, Chicago All Stars, Chicagoko blueseko musikari nagusiek osotua: Jimmy Burns, Kimberly Hot Sauce Johnson, jaialdiko ezagun bi Bob Stroger eta Kenny Beedee Eyes Smith, Billy Flynn, Omar Coleman, eta Piano Willie. Eurekaz batera, Golden State-Lone Star Blues Revue, beste all star bat, baina oraingoan Texaseko eta Kaliforniako musikariakaz: Mark Hummel (Grammy-etarako izentautaa), Rusty Zinn, Mike Keller, R.W. Grigsby eta Wes Starr.
Hirugarren all star, barriz, guztiz nabarmenduko da Crossroads atalean, Bluesaldiak topaleku bat antolatu dauelako, eta hor zhainbat taldetako artistak batuko dira, baina alkarren artean zeozelako lotureagaz: aurten estaduko bluesa izango da lotura hori. Hamalau musikari handi izango dira, txoko askotakoak, gure bluesaren historian barrena ibilbidea egingo dabenak.
Canned Heat, Hondarribiko XIII. Bluesaldiaren inaugurazino gaueko izarrak
Taldea 1965. urtean sortu zan Los Angelesen, Kalifornian, eta blues rock eta boogie rocken artean ibili da beti euren estiloa. Baina 60. urte amaieran Monterey eta Woodstock-eko jaialdi mitikoetan agertu arte ez eban mundu mailan ospea lortu.
Canned Heat garagarrilaren 12an helduko da Hondarribira jaialdiko inaugurazino gaueko protagonista legez eta kide sortzaileetako bi egongo dira eszenatokian: Fito de la Parra bateria jotzailea eta Larry Taylor baxu jotzailea.
Larry Taylor eta Fito de la Parra, Hondarribia Blues Saria 2018
Aurten bikotxa izango da Hondarribia Blues saria, eta oraindino be Canned Heat taldean dabizen jatorrizko musikari biri emongo jake, New Yorkeko Larry Taylor baxujoleari eta jatorri mexikarreko Adolfo Fito de la Parra bateria joleari. Biek sortu eben, beste musikari batzuekaz batera, blues band arrakastatsu hau 1967an, eta biak izango doguz Bentako agertoki nagusian, zale guztien aurrean, bluesaren munduan ibilbide luzea eta oparoa saritzeko Bluesaldiak modu sinbolikoan emoten dauen txapela brodatua buruan janzten.
Gogorarazoko dugu sari hau lehen mailako artistek jaso dabela, horreen artean John Mayall, Eric Burdon, Pinetop Perkins, Taj Mahal, Johnny Winter, Bob Stroger, James Cotton eta Hubert Sumlin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!