Zorion Egileor eta Saioa Domínguez izango dira 2018ko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinerea
2018-07-11 08:19 KultureaSaioa Domínguez txupinerea izango da, 1982an jaiotako bilbotarra, Aixeberri konparsako kidea orain dala 18 urtetik hona.
Bilboko Udalaren Jai Batzorde Mistoak, Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzia presidentea izanik, Zorion Egileor aukeratu dau 2018ko Aste Nagusiari hasieera emongo deutson pregoia irakurteko. Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 18an hasiko da.
Zorion Egileor Mundakan jaio zan, 1946an. Aktore, musikagile eta Herri Irratiko esataria da. 1977ko abuztuan jai herrikoien aldeko kalejirearen bultzatzailetako bat izan zan.
Beste alde batetik, Bilboko Konparsek Saioa Domínguez izentau dabe Aste Nagusiko txupinerea izateko. Bilbotarra eta 1982ean jaioa, Aixeberri konparsako kidea da orain dala 18 urtetik hona. Biokimikan doktorea da eta minbiziaren kontrako ikerkuntzan lan egiten dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!