Durangon Sormen Bekea Da

Bizkaie! 2018-07-10 12:57   Kulturea

Euskerazko sorkuntzea sustatzeko eta sortzaile barriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emoteko ipiniko da abian.



Gerediaga Alkartea
k eta Durangoko Udalak Sormen Beka Da aurkeztu dabe prentsaurrekoan. Durangoko Azokearen helburuetako bategaz bat eginez, euskerazko sorkuntzea sustatzeko eta sortzaile barriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emoteko ipiniko da abian. Prentsaurrekoan lehenengo deialdiaren zehetasunak jakitera emon ditue Aitziber Irigoras, Durangoko alkateak eta Arantza Atutxa, Gerediaga Alkarteko kudeatzaileak.

Kultur sorkuntzearen barruan Durangoko Azokeak bere barruan hartzen dituan diziplinak izango dira kontuan: literaturea, musikea, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkeztu daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko buztarketea izan daiteke. Baina, deialdi bakotxean diziplina bat hartuko da oinarritzat.


2018an, literaturea izango da oinarri (edozein generotakoa):

Norentzat

- Hamazortzi urtetik gorako sortzaile barrientzat (Hiru lan baino gitxiago argitaratu edo plazaratu dituana).

- Lanak banaka zein taldeka aurkeztu daitekez.

- Bekearen zenbatekoa: 15.000€

- Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emongo jako eta lehiaketa bidez aukeratuko da.


Epea

2018ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, zarratuko da lanak aurkezteko epea.

Proposamenak eta dokumentazino osogarria posta elektronikoz bialduko dira gerediaga@durangokoazoka.eus helbibera.

Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk: Eskaera formularioa, sortzailearan .curriculuma eta portfolioa, proiektuaren memoria (motibazinoa, luzerea, kronogramea...) eta literatur lanaren lagina.


Balorazino erispideak

Proiektuaren kalidadea eta gaiaren tratamenduak sortu leiken interesa (% 45), gaitasun barritzailea eta originaltasuna (% 20) eta proiektuaren zabalkunderako ahalmena (% 15).

Kontuan hartuko dira zenbateraino sustatzen diran kultur artekotasuna, genero-bardintasuna, integrazinoa, diziplinarteko izakerea eta komunikazino teknologien erabilerea (% 10) eta aurrez aurreko proiektua defendidutea (% 10).


Ebazpen prozedurea

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratu eta proiektua defendidu beharko dabe epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen barri 53. Durangoko Azokearen egitarauaren barruan emongo da. Urtebeteko epea izango dau irabazleak lana begin eta 2019ko Durangoko Azokan (54.DA) aurkezteko.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu