Gatibu, David Demaria eta Doctor Deseo Udal Bandeagaz 2018ko Aste Nagusian
2018-07-10 12:15 MusikeaAste Nagusiaren 9 egunetan dobako 100 jarduera musikaletik gora izango dira.
Gatibu, David DeMaría, Bilboko Udal Banda + Doctor Deseo, La Pegatina, Máxima FM, Santiago Auseron + Sexy Sadie, Skakeitan + Vendetta, Máxima FM eta Sebastian Yatra dira Bilboko Udalak 2018ko Aste Nagusirako konfirmautako lehen kontzertuak.
Abandoibarran izango dira Bilboko Aste Nagusiko lehen musika-emonaldiak. Gatibuk emongo deutse hasierea kontzertuei, abuztuaren 18an; Gernikako taldeak ikusleak animauko ditu rock euskaldunagaz. Hilaren 19an, domekan, Bilboko Udal Bandeak eta Doctor Deseo taldeak euren estiloak buztartuko ditue eszenatoki honetara hurreratu nahi daben guztien gozamenerako.
Ska euskaldunak bere lekua izango dau Europa parkean hilaren 22an, eguaztenean, Skakeitan + Vendetta taldeakaz. Vendetta nafarrentzat euren azken kontzertuetako bat izango da.
Hilaren 23an, eguenean, La Pegatina taldeak joko dau. bartzelonaarrek jantzan jarriko ditue Abandoibarrako ikusleak jai-giroko erritmoakaz. Egun berean, Europa parkean jantzan ibiliko dira gazteenak Maxima FM taldeagaz.
Hurrengo egunean, hilaren 24an, Abandoibarrako eszenatokia belaunaldien arteko nahasketa baten lekuko izango da, Santiago Auseron + Sexy Sadiegaz. Radio Futura taldeko kantaria izan zanak eta Mallorcako taldeak, indie musikearen aitzindariak, indarrak batuko ditue edade desbardinetako ikusleak erakarriko dituan kontzertuan.
David DeMaríaren balada erromantikoek jarriko deutsee amaierea Abandoibarrako kontzertuei abuztuaren 25ean.
Uriko beste eszenatoki batean, Europa Parkean, egun horretan Sebastian Yatrak pop ukutua jarriko deutso gauari Aste Nagusia amaitzeko.
100 kontzertu baino gehiago uriko zortzi espaziotan
Bilboko Udalak 100 kontzertu baino gehiago programau ditu 2018ko Aste Nagusirako, uriko zortzi eszenatokietan. Kontzertuak era askotakoak dira gustu guztiak asetzeko; gaur egungo estilo desbardinetako taldeak izango dira, baina musika klasikoak eta bilbainada tipikoek be lekua izango dabee. Aste Nagusian 400 ekitaldi baino gehiago programauko ditue eta musikea ez da faltako. Beti legez, programazinoaren ezaugarriak Bilboko jaietako ereduarenak izango dira: kalidadea, aukera ugari, bardintasuna, partaidetzea eta dobakotasuna.
Jarduera guztiak dira dobakoak eta musika-estilo bakotxak bere espazioa eta kokapena izango dau, urtero bezela:
• Abandoibarra: Kontzertuak eta ikuskizunak.
• Europa parkea: Kontzertuak eta ikuskizunak.
• Plaza Barria: Munduko musikak.
•Gizakunde eleizea: Musika klasikoa.
• Bilborock: Bertoko pop-rocka.
• Casilda Iturrizar parkeko Pergola: Bilbainadak eta goatekeak.
• Arenaleko kioskoa: Bilboko Udal Bandea.
• Arenala: Berbenak, bandak eta fanfarreak.
Baieztatutako kontzertuak
• Abuztuaren 18a, zapatuan: 23:30ean, Gatibu (Abandoibarra).
• Abuztuaren 19an, domekan, 23:30ean, Udal Bandea + Doctor Deseo (Abandoibarra).
• Abuztuaren 22an, eguaztenean, gauerdian, Ska Keitan + Vendetta (Europa parkea).
• Abuztuaren 23an, eguenean, 23:30ean, La Pegatina (Abandoibarra) + Maxima FM (Europa parkea, gauerdian).
• Abuztuaren 24an, barikuan, 23:30ean, Santiago Auseron + Sexy Sadie (Abandoibarra).
• Abuztuaren 25ean, zapatuan, 23:30ean, David DeMaría (Abandoibarra) + Sebastian Yatra (Europa parkean, gauerdian).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!