Edu Zelaieta da 'Tantak', UPV/EHUren hezkuntza aldizkariko zuzendari barria
2018-07-09 07:58 KultureaHezkuntzea, Pedagogia eta didaktikea ez eze, euskerearen, elebitasunaren zein eleaniztasunaren inguruko lan esanguratsuak be argitaratzen ditue.
Oraintsu argitaratu dabe Tantak, UPV/EHUren aldizkariaren 30. alea eta zuzendari barriagaz dator; Edu Zelaieta Anta irakasleak lekukoa hartu deutso Igor Camino Ortiz de Barróni, 2014tik aldizkariaren buru izan danari. Hezkuntzeari buruzko aldizkari honek UPV/EHUren Euskerearen eta Etenbako Prestakuntzearen arloko Errektoreordetzearen, Euskera Zerbitzuaren eta Argitalpen Zerbitzuaren laguntzinoa dauka.
Orain 29 urte jaio zan Tantak aldizkaria, UPV/EHUko Irakasleen Unibersidade Eskoletako eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko irakasle talde baten ekimenez. Urteotan bikotxa izan da aldizkariaren erronkea: alde batetik, izakera akademiko-zientifikoa izango eban argitalpen bat abian jartea, hezkuntza arloaren ganeko hausnarketan sakontzea ahalbidetuko ebana; beste aldetik, UPV/EHUren barruko zein kanpoko hezkuntza adituen artean gero eta handiagoa dan eskaera bati erantzutea: nazinoarteko kalidade erispide estandarrak aintzat hartuta, hezkuntza zientzia euskeraz egitea.
Tantak sei hilebeterik behin argitaratzen dan aldizkari indexatua da, papelean zein formatu elektronikoan. Horrek esan nahi dau, beraz, dagoeneko 58 ale argitaratu dirala gaur arte. Hezkuntzearen maila guztietako irakasleei eta ganerako profesionalei eskaintzen jake aldizkaria, bai eta hezkuntza fakultadeetako irakaslegaiei zein ikertzaileei be. Ohiko edukien aldetik, Hezkuntzearen eta Pedagogiaren arazo orokorrez gan, didaktika espezifikoen ganeko ikerlanak agiri dira bertan, bai eta euskerearen, elebitasunaren zein eleaniztasunaren inguruko lan esanguratsuak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!