'Lurra sustraietatik orri'

Bizkaie! 2018-07-06 13:24   Kulturea

Eako Poesia Egunak 13, 14 eta 15ean.

Eako Poesia Egunen aurkezpena | Ikusi handiago | Argazki originala

Garagarrilaren 13an hasi eta domekara bitartean, makinatxu bat ekitaldi izango dira Bizkaiko kostako herri txiki eta magiko horretan, Ean, Eako Poesia Egunak ekimenean. Izenak ugari eta izanak aberats: Amaia Elizalde, Mizel Théret, Ibai Atutxa, Martin Bidaur, Juanjo Olasagarre, Eneritz Artetxe, Trizak (Jon Piris, Hasier Oleaga, Julen Izarra), Metrokoadroka Sormen Laborategia (Ainhoa Alberdi, Maite Aizpurua, Javi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Corinne Cella, Amaia Corral, Iraia Elías, Ander Fernández, Jabitxin Fernández, Oier Guillán, Idoia Hernández, Unai López de Armentia, Oscar Manso, Joseba Roldán, Marina Suárez Ortiz de Zarate), Josu Landa, Gotzon Barandiaran, Itziar Castrillo, Ane García, Mice (Miren Narbaiza, Ilargi Agirre, Ibai Gogortza, Fernando Neira, Joseba Baleztena), Mari Luz Esteban, eMe (Nora Izagirre, Haritz Harreguy, Rubén Caballero) eta La Basu.

Ohikoa dan legez, Erramun Mendibe Landa Eako artistea eta Herrijeri Emon Arnasa alkarteko kideak egin dau aurtengo kartela.

Jentaurreko aurkezpena gaur egin dau Herrijeri Emon Arnasa kultur alkarteak Bilboko Plaza Barriko Bilbao Cafean, Castillo Suarez eta Asun Landa izan dira tartean. Lurra sustraietatik orri lemapean, lehenengo egunean, hilaren 13an, Jon Miranderen (H)aur besoetakoa (1959-...), nondik eta nora? izango dau berbagai Amaia Elizaldek, 19:30ean, Eskolondon. Aurrerago,22:30ean, Lekeitioak jantzaldia iragarri dabe Mizel ThÉret protagonista dala.

Hilaren 14an, besteak beste, errezitaldia dago: Martin Bidaur eta Juanjo Olasagarre poetakaz eta
Trizak taldeagaz (Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarra) + Eneritz Artetxe aktorea. Hitzordua eguerdiko 13:00ean, Moilan. Gauean MICEren kontzertua izango da 22:45ean, Eskolapean.

Domekan, garagarrilaren 15ean, egitarau poltoloa atondu dabe: goizeko 11:00etan, Lurra, animaliak, emakumeak: desokupazio-ariketa 5 ekitalditan berbaldia Mari Luz Estebanen eskutik.
Eguerdian, 13:00ean, Moilan, eMe, Oier Guillánen kontzertua.

Herri-bazkaria 15:00retan hasiko da Eskoikiz tabernan eta egunari amaierea emoteko La Basuren kontzertua, Ni naiz Izotz Erregina, 17;30ean Frontoiko arbolapean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa