Motxila 21 taldeak botako dau txupinazoa Iruñeko San Ferminetan

Bizkaie! 2018-07-06 08:32   Kulturea

Leire Zabalzak eta Ibai Ganuzak botako dabe txupinazoa Motxila 21 taldearen izenean.

Motxila 21 Down Sindromea daben 12 gaztek eta alkarteko bederatzi boluntariok osotzen dabe. 2005ean igon eben taula gainera, rock musikea erabiliz gizarte-inklusinoaren alde lan egiteko asmoz. Urte honeetan 100 kontzertu baino gehiago emon, eta hainbat kolaborazio egin ditue artista ezagunakaz (El Drogas, Ktxi Romero, Porrotx, Ara Malikian, Fermin Muguruza, Fito Cabrales...). Eguerdiko 12:00etan txupinazoa botateko ordu batzuk falta diranean, urduri baina emozinauta dagozala autortu dabe Leire Zabalzak eta Ibai Ganuzak

Aurten, hirugarrenez hautatu dabe txupina nork botako dauen botazino bidez eta iruindarren botoen % 42 jaso dabe Nafarroako Down Sindromearen Alkarteko musika taldeko kideek. Danetara, 12.213 lagunek emon dabe botoa, igaz baino % 24 gehiagok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu