Azkuna Zentroaren fatxadan Mario Paniego artistearen 'Erabilera-eskuliburua' lana dago ikusgai

Bizkaie! 2018-07-05 10:05   Kulturea

Garagarrilean eta abuztuan euskal artistearen lana erakutsiko dabe Bilbon, Arriquibar plazako fatxadan.

Erabilera-eskuliburua bildumeak 13 modelo eta modelo bakotxeko 13 unitate izango ditu, eta guztiak, AzShopen egongo dira salgai. Aitatu piezan, Mario Paniegok dimensino bitan mugaketa espaziala darabil, eta eguneroko elementuetan esku hartzen dau, adibidez, artefaktuen erabilera-eskuliburuetan eta oro har erabilteko argibideetan. Esanahiak aldatzeko eta zabaltzeko erabilten ditu, komunikazino-mueta horrek izaten dauen hiztegi zehatza eta irudi eskematikoak erabiliz. 

Artisteak homogeneizetan dauenagaz, unibokoa danagaz eta sinplifikazinoakaz jokatzen dau, kontrako norabiderantz gidatzeko: pentsamenduaren hautabideetara, irakurketa edegietara, inspirazinora, esperimentetako aukera barrietara. Irudi bakotxa atzemotea estatikoa izan daitekeen arren, Paniegoren obrak ezagunak edo ohikoak ez bezelakoak diran esanguretara mobiduarazoten gaitu.

Obra hau Erabilera-eskuliburua bildumako pieza bat da, eta AzShopen egongo da salgai. Danetara, 13 modelo, eta modelo bakotxaren 13 unitate izango ditu, zenbakia jarrita eta artisteak sinatuta. Bildumeak laminak be baditu.

Informazino gehiago hemen.


Mario Paniego (Bilbo, 1978)

Artista kontzeptuala eta bisuala. Haren ustez, artea biziteko atxakia bat da, eta mundua eta bere burua ezagutzeko modu bat. Lantzen dauen proiektu guztietan ikastea maite dau, proiektu bakotxaren izakerea aintzat hartzen daben baliabideak erabilita. Erakusketa askotan jarri ditu lanak: Kroazian, Alemanian, Ingalaterran, Txekiar Errepublikan, Hego Korean, Espainian... Aldi berean, Artea eta Teknologia erakutsi dau unibersidadean, eta beste lanbide batzuetan be ibili da. Gaur egun, sorkuntzan baino ez dabil. Amurrio eta Bilbo artean bizi eta lan egiten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu