‘Musikaire’, munduko musika eta antzerkien topaleku Elorrion
2018-07-03 07:55 MusikeaMorgan, Travellin’ Brothers- edo Kanadako The Souljazz Orchestrea dagoz, besteak beste, Musikairen.
Urtez urte eskaintza anitza eskaintzen jarraitzen dau Elorrioko Musikaire musika eta arte eszenikoen jaialdiak: Kultura arloaren aldeko apustua berresten dogu Elorrion. Euskal Herriko mugak zeharkatu eta munduko haibat txokotara eroaten gaitu Musikairek, garagarrileko asteburuak alaituz eta munduko kulturak herrira ekarriz, adierazo dau Idoia Buruaga Elorrioko alkateak.
Hilaren 6an hasiko da Musikaire Lariz jauregian, izan be, Juan Ortiz Tokyo Quartetek ekingo deutso hiru asteko egitarauari. Ortiz mundu osoko Jaialdi eta Konserbatorioetan eskolak emon ditu, eta, egun, Hiroshiman (Japonia) bizi da. Bertako musikariakaz eskainiko dau kontzertua bilbotarrak:
Hurrengo egunean, zapatuan, Morgan talde Madrildarra hurreratuko da Larizera. Talde madrildar gazte honi talentua dario, Espainiako pop-rockeko nobedadea, instrumentuak jokeran sekulako indarra dabelako eta abeslariaren ahotsa miresgarria dalako. Elorrioz gan, Bilbao BBK Liven eta Donostiko Jazzaldian ibiliko da Morgan garagarrilean.
Domekan, barriz, Borja Ytuquepintas-ek hareagaz artea egingo dau, hondar finenetik ames ikusgarrienak sortzeraino. Diziplina anitzeko ikuskizuna da, artea hareagaz, zirkuagaz, zuzeneko musikeagaz, formatu handiko txotxongiloakaz eta pintura azkarragaz buztartuz.
Bigarren asteburuan, Elorrioko plazea izango da protagonista. Hasteko, garagarrilaren 13an, Kataluniako Camtu Band-ek umorea, sezustea eta alkarreragina jantzeagaz, musikeagaz eta koreografia ikusgarriakaz nahastauko ditu. Ikuskizun dinamiko eta dibertigarri honetan, publikoak hondar gaineko jantzearen magiaz gozau eta tanbor handi batzuen gainean jantzan egindako klakearen indarra sentiduko dau.
Zapatuan, Sinfonity helduko da herriko plazara. Ikuskizun hau musika klasikoa joteko taldean batutako hainbat maisuren arteko konexinoa da. Gitarra elektrikoakaz, eurek bakarrik egin leikien legez.
Asteburua amaitzeko, domeka arratsaldean, jantza garaikide erakustaldia eskainiko dabe.
Garagarrilaren 20an, plazan jarraituko dau Musikaire-k. Egun horretan, Yllana eta Primital Bros konpainiak batuta, ikusleak harri eta zur itxiko ditue a capela musikal dibertigarri honegaz.
Egun bat geroago, The Souljazz Orchestra talde kanadiarra helduko da Elorriora. Garai gorabeheratsuek ahots indartsuak eskatzen ditue, eta The Souljazz Orchestra-ren zuzeneko barriak taldearen mugak ikertzen jarraitzen dau, lehenengoz erabiliz vintage sintetizadoreak zein 80ko erritmo-kutxak, haize-instrumentuen moldaketei eta soinu terrosoari taldearen bereizgarriari, lo-fi, boogie eta elektro disko-ukituak erantsita.
Aurrerago, La Farándula-ren Tribulaciones de un gigolo, El Mono Habitado-ren Benditas eta Anodino konpainiaren El Gato de Schrodinger antzerki emonaldiak ikusi ahal izango dira domeka arratsaldean plazan.
Azkenengo asteburua Tola jauregiaren lorategietan izango da. Hilaren 27an, Travellin´ Brothers talde euskaldunak abiarazoko dau asteburuko eskaintzea. Zuzeneko emonaldi bizi eta ikusgarria eskaintzen daben blues alorreko musikarien aurrean gagoz, kalidade eta baikortasunez beteriko taldearen aurrean.
Zapatuan, ostera, Tosta Banda aniztasuna oinarri dauen orkestrearen txandea izango da; musikariak Eskozia, Galizia, Frisia, Gales, Kornualles, Euskal euren sustrai musikalak nahastau eta konpartiduteko gosea.
Musikaire-ren aurtengo edizinoa Elorrion bizi dan Enekora artisteak zarratuko dau Tola jauregian. Tradizinotik-gaur egunera eta afrikatik-munduko leku desbardinetara salto egiten dau taldeak, melodia gozoak, erritmo indartsuak, jantzak zein proiekzinoak tarteko dirala eta, zelan ez, Kora, Afrikako harpea da Enekorak proponiduten deuskun bidaiaren abiapuntua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!