Agur Vendetta
2018-06-27 13:49 MusikeaVendetta eta Hatortxu Rock-en arteko loturea sano ederra izan da beti eta taldearen azken akordeetan euren alboan egon gura izan dau jaialdiak.
Lehenik eta behin taldekide guztiei eskertu nahi deutsegu urteetan zehar Hatortxugaz izan daben jarrerea eta erakutsitako alkartasuna, eszenatoki gainean eskainitako kontzertu ahaztezinetan, Hator-hator abestiaren grabaketan eta behar izan dpgun guztietan. Horregatik zuek hainbestetan abestutako berbak geure egingo doguz.
Hatortxu Rock-ek bere 22. edizioa antolatuko dau aurtengo abenduaren 29an eta azken urteetan legez, Atarrabiara itzuliko gara. Euskal preso politiko igeslari eta deportaduen eskubideen defentsan. 2018 hau Euskal Herriaren historian gorriz markauta geratu da dagoeneko, bakea eta konponbidearen alde emondako pausuakaitik, ETAren ziklo amaierea buru.
Pausuok aldebakarrekoak izan dira eta oraindino be 280 euskal preso politiko Euskal Herritik ehunka edo milaka kilometrora urrunduta ditue frantziar eta espainiar Estaduek. Giza eskubide urraketa honen amaierearen inguruko zurrumurruak entzuten diran arren, ehunka dira astebururo errepidean bizitza jokoan jarten daben herritarrak eta hilebete amaieran gastu ekonomiko izugarria pilatzen dabenak. Horregaitik, nahitaez Hatortxu Rock antolatzen jarraitzekotan gagoz. Eta gabon beultako egunetara itzuliko gara. Urteko azken zapatuan, abenduaren 29an, etorriko da Hatortxu Rock 22.
Vendetta taldeak ez dau abenduaren 29an joko, aurreko gauean, barikuan, abenduaren 28an baino.
Beraz, alkartasun eta emozinoz jositako gau bigaz emongo deutsagu amaierea 2018. urteari. Azken kontzertua Atarrabian izango da abenduaren 28an, 20:00etatik aurrera Hatortxu Rock karpan. Lehen 300 sarrerak 13 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!