Pastors of Muppets taldeak irabazi dau Haizetara 2018

Bizkaie! 2018-06-26 08:15   Musikea

Talde frantziarra 9 taldeetatik aukeratua izan da epaimahaiaren eskutik.

Pastors of muppets | Ikusi handiago | Argazki originala

XIII. Haizetara jentearen erantzun bikainagaz amaitu da. Milaka lagun hurreratu dira astegoienean Amorebieta-Etxanora parte hartu daben taldeen musikaz gozetako.

Kontuak kontu, Haizetara Fanfarre, Banda eta Kale Musikarien Nazinoarteko Lehiaketan ondorengoak izan dira sariak:

- Lehiaketaren sari nagusia (izen ezagunek osotutako epaimahaiak erabagia): Pastors of muppets (Frantzia). 10.000 euroko saria.

- Ikusleen sari berezia (herritarrek erabagia): Traperistak (Euskadi). 4.000 euroko saria.

-Instrumentistarik onenarentzako saria, 1.000 euroko saria (sari nagusia emoten dauen epaimahai berak erabagia): Sergi Torrents musikariari.

- Akzesita: New York Brass Band.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu