Bilbon dana prest bagilaren 30eko Red Bull Cliff Diving saltoen ikuskizunerako
2018-06-20 13:3527 metroko altueratik salto libre akrobatikoa eta orduko 85 kilometrotik gorako abiadurea buztartzen ditu diziplina honek.
Zubitik uretara salto egitea da kontua eta ekitaldia ikusi ahal izango da itsasontzitik edo itsasadarrean bi aldeetatik, antolakuntzeak emondako gomendioak jarraituz. Saltoak itsasadarretatik ikusteko 100 itsasontzi baino ez dira sartuko, eta Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegitik, gehienez be, 2.500 ikusle sartuko dira.
Upealako erantzuna izan eben 2014 eta 2015eko edizinoen ondoren, 2018an be atzera egingo da Red Bull Cliff Diving World Series-eko proba bat Bilbon, bagilaren 30ean izango da, hamargarren urteurrenean. Protagonistek 27 metroko altueratik egiten dabe salto uretara, 85 km. orduko baino gehiagoko abiaduran.
Ekitaldia ikusteko ikuspegirik onenetako bat, Ibaizabal itsasadarretik lortuko da. Itsasontzi, txalupa, stand up paddle eta mueta guztietako ontziak begiraleku onena izango dira, baina 100 baino ez dira sartuko.
Ekitaldiaren egunean ontziagaz Salbeko zubiaren eremura sartu nahi bada, eskabidea aldez aurretik bete beharko da eta gero, hona bialdu: info@innevento.com
Izena emoteko epea leku guztiak bete arte egongo da zabalik (100 ontzi), baina bagilaren 24a izango da azken eguna.
Sartzen diran ontziak kontroletako ordutegiak: 12:30etik 15:30era (garrantzitsua: txapelketak iraun bitartean, 16:00etatik 19:30era, ezin izango dira ontziak mobidu, ez sartzeko, ez urtetako).
Beste alde batetik, lurretik be badago saioa ikusterik. Salbeko zubira begira dagoan uriko edozein lekutik ikusi ahal izango bada be, Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegia da ondo ikusteko lekurik onenetako bat. Ekitaldia leku horretatik ikusi nahi izan ezkero, ondoko arau eta gomendioei kasu egitea komenidu da:
- Logistika eta segurtasun-arrazoiakaitik Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegian, gehienez be, 2.500 ikusle sartuko dira.
- Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegira sartzeko Bilboko Turismo Bulegora joan behar dabagilaren 27an, 28an edo 29an, 10:00etatik 20:00etara. Eskumuturrekoa bertan eskuratu ahal izango da.
- Ekitaldiaren egunean, zure eskumuturrekoagaz sartuko zara ikusleen gunera. Sarrerea itsasada
rraren albo berean egongo da, Ingelesen landako kaiko pasealekuan.
- Sarrerea 14:30etik egongo da zabalik, eta ekitaldia 17:00etan hasi eta 19:30ean amaituko da.
Ordutegiak
Bagilaren 28an, entrenamenduak: 16:30tik 19:00etara.
Bagilarenk 29an, entrenamenduak eta lehenego errondako sailkapenak: 17:00etatik 19:30era.
Bagilaren 30ean, txapelketea: 17:00etatik 19:30era.
Red Bull Cliff Diving Bilbon hirugarren aldiz
Red Bull-eko salto ikusgarrien probeak 2015ean azken aldiz egin zanetik hiru urte igaro diranean, Bilbok, Guggenheim Museoak, Salbeko zubiak eta ibaiak Red Bull Cliff Diving World Series-eko probea hartuko dabe barriro. Zehatz esateko, bigarren probea egingo da Bizkaiko uriburuan. Hirugarren aldia izango da mundu-mailako serieak Bilbon egiten dirana; aurretik, 2014an eta 2015ean egin ziran.
Hamargarren urteurrenean, mundu-mailako serieak Texasen, AEBetan, hasi ziran bagilaren 2an.
Lau aste geroago, lehiaketeak Bizkaitik, Europako Badiatik, kontinente zaharrera salto egingo dau. 27 metroko altueratik salto libre akrobatikoa eta orduko 85 kilometrotik gorako abiadurea buztartzen ditu diziplina honek; saltoak ibaietan, lakuetan eta ozeanoetan egiten dira. Bilboren ondoren Europako beste bost uritara joango da. Suitzako Sisikon geraleku barria da eta beste batzuk aurreko edizinoetako egutegian egon dira: Azoreetako San Migel; Copenhague eta Mostar eta Polignano a Mare bitxia, plataformara heltzeko etxe batetik igaro behar baita, aurten denporaldia zarratuko dauena eta irabazleak erabagiko dituana.
Bilbon eta Danimarkan, kokalekuen ezaugarriakaitik, gizonezkoen lehiaketea baino ez da egingo. Ganerakoetan emakumezkoen lehiaketea be egingo da. Bosgarren denporaldia izango da aurtengoa. Jonathan Paredes Madrilen bizi dan mexikarra mundu-mailako serieen txapelduna tituluari eusten ahaleginduko da beste hamahiru saltokarien aurrean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!