Bertoko hiru artistak jasoko dabe 'Artistak egoitzan' programearen babesa

Bizkaie! 2018-06-19 10:39   Kulturea

Programa barritzailearen helburua uriko arte eszenikoa sustatzea da.

Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, sorkuntza eszenikoari laguntzeko X. Artistak Egoitzan programan aukeratutako hiru proiektuak ezagutarazo ditu. Antzerki eta jantza garaikidearen alorretan dabizen Bizkaiko konpainien hiru proposamen dira.

Danetara, deialdiak 55 eskari jaso ditu, horreetatik 10 euskeraz egingo diran proiektuetarako. Guztien artean, proposamenak aukeratzeko ardurea izan dauen batzordeak Atx Teatro taldeak aurkeztutako 7ak bat, Isaak Erdoizaren Masa eta Natalia de Miguel eta Jorge Jaureguiren Kanpai konpainiaren Sayonara Baby proiektua aukeratu ditu.

Aukeratutako egitasmo bakotxak 4.000 euroko laguntzinoa jasoko dau eta, horrezaz gan, BilbaoEszenak lekua eta laguntza teknikoa eskainiko deutsoz, sorkuntza egitasmoa edo ikerketa eszenikoa aurrera eroan ahal izateko. Sorkuntza prozesua ikus-entzuleen edo/eta sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukerea izango dabe, proposamen horreetatik bi urriaren amaieran egingo dan BAD, Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiaren hurrengo edizinoaren barruan estreinauko baitira.

Nekane Alonso Kultura Saileko zinegotzi ordezkatzaileak, Iñaki López de Aguileta Kultura zuzendariak, Justo Ezenarro Kultur Programazino zuzendariordeak eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendariak osotzen daben Programazinoaren Balorazio Batzordeak egin dau aitatu aukeraketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu