Kulunka eta Ertza konpainiak saritu ditue XXI. Max Sarietan

Bizkaie! 2018-06-19 10:06   Kulturea

Borja Ortiz de Gondra bizkaitarrak antzerkigile onenaren autortzea irabazi dau.


Arte Eszenikoen Espainiako 2018ko Max Sariak emon ditue bart Sevillan eta euskal ordezkariek sari garrantzitsuak irabazi ditue; Kulunka  konpainiaren Solitudes lanak garaikur bi irabazi baititu; Ertza konpainiak, ostera, Kaleko Jantza Ikuskizun Onenaren saria irabazi dau eta Borja Ortiz de Gondra bizkaitarrak antzerkigile onenaren autortzea.

Kulunkak Antzerki Onenaren saria eta Eszena Ikuskizunerako Musika Onenaren saria jaso ditu Solitudes antzezlanagaitik; berba barik, maskarak erabilita eta umorearen bidez, familia bateko kideen bakardadea eta inkomunikazinoa ditu berbagai lanak.

Euskal ordezkariek irabazitako sariakaz jarraituz, Ertza konpainia kaleko ikuskizun onenagaitik saritu dabe, Meeting Point lanagaz. Ganera, Borja Ortiz de Gondra bizkaitarrak antzerkigile onenaren autortzea jaso dau, Los Gondra. Una historia vasca lanagaz.

Bilbon bizi dan Adolfo Fernandez sevillarra, barriz, En La Orilla-ren Antzerki Egokitzapenagaitik saritu dabe, Angel Sologaz batera.

Era berean, sariak emoteko ekitaldian, protagonista izan da Madrilgo Daniel Abreu konpainiaren La Desnudez jantza ikuskizuna, izan be, hiru sari eskuratu ditu.

Mireia Gabilondok emakumeen aldeko aldarria egin dau sari banaketan parte hartu baino lehen. Eszena Zuzendari Onenaren sarirako hautagai izan danak emakume zuzendarien lekua aldarrikatu eta egun asko diran arren, aurrerantzean gehiago izatea espero dauela esan dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu