Lora-eskaintza herritarra egin deutsie Bilboko sortzaileari
2018-06-18 10:00 KultureaUribilduaren sorrerearen 718. urteurrena ospatzeko ekitaldian txistulariak eta jantzariak be egon dira.
Bilboko alkate Juan Mari Aburto buru dala, zinegotziak, uriko persona ezagunak eta herritarrak batu dira uribilduaren 718. urteurrena ospatzeko ekitaldira, Diego Lopez Harokoa sortzailearen monumentuan, Plaza Biribilean.
Ekitaldia Udal Batzarraren urteroko desfileaz hasi da, alkatea buru eta hainbat jantzarik eta txistularik lagunduta. Segizinoak Uriko Banderea eroan dau udaletxetik Plaza Biribilaren erdialderaino. Bertan dago On Diegoren omenezko estatua, Mariano Benlliure eskultoreak egindakoa.
Aurten be, Udalak konbita egin deutse herritarrei eta urian bisitan dabizan personei, segizinoagaz bat egin eta lorak itxi deiezan Bilboren sortzailearen estatuaren aurrean. Horretarako, krabelin zuriak eta gorriak banatu ditue bertaratutakoen artean.
Udal Txistulari Bandearen musikearen doinuan ohorezko aurreskua eta ezpatajantzea egin eta gero, lora-eskaintza herritarra egin dabe. Doinu eta jantza herrikoiez alaitutako lora-eskaintza hau izan da Bilboren sorrerearen 718. urteurrena ospatzeko antolatutako Uriaren Asteko ekitaldi instituzionalik garrantzitsuenetakoa, baina ez bakarra. Udaletxea ezagutzeko dobako bisita gidatuak, Bilboko Banderea igoteko ekitaldi garrantzitsua, Bizkaiko Gozogileen Alkartasunari egindako harrerea eta Bilbao 700 Fundazinoak antolatutako Gau Zuria egon dira egunotan, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!