Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak zibermehatxuetatik babestuko ditu .eus domeinuak
2018-06-18 07:55 KultureaIgaz 7.000tik gora .eus domeinu erregistrau ziran, eta BCSCgaz sinatutako lankidetza-akordioak erantzuna emoten deutso hazten jarraitzeko premineari.
SPRI Taldera batutako Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa (BCSC) eta Puntueus Fundazinoa lankidetzan ibiliuko dira mehatxuetatik babesteko nabegazinoa eta .eus domeinuak. Erakunde biek alkarri lagunduko deutsie .eus domeinuetan eragina daben zibersegurtasun-kasuak kudeatzen eta domeinu horreek babesten. Lankidetza hori finkatzeko akordioa sinatu da, alkarregaz identifiketako gehienbat Euskadin eragiten daben zibermehatxuak.
Puntueus Fundazinoak adierazo dauen lez, akordio honi esker .eus Fundazinoak alde batera itxiko ditu merkatuko konponbide estandarrak, oraintsura arte .eus domeinuen komunidadea jagoten ebenak. Tresna propioa garatuko dogu BSCS-gaz, merkatuko tresnakaz lortu ezin dan segurtasun-mailea izateko. Ekimen aitzindaria da, eta horri esker, .eus munduko domeinu seguruenetakoa izango da.
2013ko bagilaren 14an, ICANNek (sareko domeinuak kudeatzen dituan erakundeak) .eus domeinua sortzea onartu ebanetik, puntueus da euskerearen eta Interneteko euskal kulturearen topagunea. Euskal komunidade digitalarentzako autortza hori posible izan da Puntueus alkarteak .eus domeinua kudeatzeko urtetan eginiko lan gogorrari esker.
Igaz 7.000tik gora .eus domeinu erregistrau ziran, eta BCSCgaz sinatutako lankidetza-akordioak erantzuna emoten deutso hazten jarraitzeko premineari.
Lankidetza horrek erakusten dau era guztietako erakundeen arteko lankidetzea beharrezkoa dala zibersegurtasun arloko mehatxuei aurre egiteko, eta horixe azpimarratu eban Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak maiatzaren hasieran Bilbon egindako NextSecure ekitaldian. Zibergaizkileek gero eta teknika aurreratuagoak erabilten ditue eta alkarren artean antolatzen dira eraso bateratu eta globalak egiteko eta zibersegurtasunaren sektoreko eragile guztien lankidetza estua da horreen lana eragozteko bide bakarra.
Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak sendo jarraituko dau lankidetza-akordioak bilatzen tokiko eragileakaz (PuntuEUS), Estadukoakaz eta nazioartekoakaz. Esangura horretan, Zibersegurtasunerako Institutu Nazionalak (INCIBE) egingo dau BCSC-ren ebaluazino-bisitea, bisita horren helburua dalarik BCSC FIRST sareko eskubide osoko kide izan daitela zibersegurtasun kasuei erantzuteko lantaldeen munduko antolakunde handienean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!