Sei proiektu aukeratu ditue 2018ko 'Bertatik Bertara' laguntzen deialdiaren barruan
2018-06-14 08:28 KultureaHiru uriburuetako sorkuntza eta kultura-arloko hamasei eragilek diseinau ditue saritutako proiektuak.
Bilboko, Santander-eko eta Gijoneko udalek 2018an Bertatik Bertara laguntzen programearen barruan, kultura-arloko sei proiekturi laguntzinoa emongo deutse. Programeak hiru uriburuetako profesionalak hartu-emonetann jarri eta euren artean loturak sortzea dau helburu, profesional horreek alkarregaz ekimen zehatzak diseinau eta landu deiezan, geroago hiru urietako kultur programazinoan sartzeko.
Aurten, 60.000 euro bideratuko dira programa horretara, 10.000 euro ekimen bakotxeko. Jantza garaikidea, arkitektura-arloan emakumeen lana ikusgai jartea, elbarrientzat artea eskuraerraza izatea eta gazteen artean olgetearen bidez liburuak eta irakurzaletasuna sustatzea dira proposamenen asmoak. Aukeratutako proiektuek badabe egonaldi artistiko bat eta horren emoitzak hiru urietan ikusi ahal izango dira. Ganera, musika elektronikoa, bideo-sorkuntzea eta performancea lotzen dituan ekimen bat be jasota dabe proiektuek.
Laguntzinoak emoteko balorazino-batzordeak honako honeek izan ditu kontuan: kalidadea, interesgarria izatea, proiektuaren bideragarritasuna eta barrikuntzea, hiru urietatatik gitxienez hiri biko profesionalen artean sareak sortzea, ekimena uri bitan edo hiruretan garatzea, proponidutakoo jardueren jasotzaile izango diran personen kopurua eta proiektuak lortzeko finantziazino osogarriaren ekarpena egitea.
Aurkeztutako 14 proposamenetatik epaimahaiak puntuazinorik handiena izan daben sei ekimen honeek aukeratu ditu: La reunión en danza (Asturiaseko jantzearen profesionalen alkartea, Kantabriako Movimiento en Red alkartea eta Euskal Herriko Bizidantza alkartea), Tan cerca de ellas (Asturiaseko Arkitektoen Alkargo Ofiziala, Kantabriako Arkitektoen Alkargo Ofiziala eta Euskal Herriko Arkitektoen Alkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritzea), El arte como sistema de cambio social. Accesibilidad en el arte urbano (María Menéndez Iglesias eta Luis Olaso), Tres en raya: cultura-juego-lectura (El bosque de la maga colocrí liburu-dendea, Gil liburu-dendea eta Detalleres), Tres ejercicios de tiro (Cristina Ojea Calahorra, Alexandra García Núñez eta Miriam Isasi Arce) eta Nortocircuito (Alejandra Tassis - Proyecto Pilotu, Les Naves eta Eureka).
Epaimahaiko kideek ordezko proiektu bi be aukeratu ditue: proiektuaren sustatzaileek holan erabagi ezkero edo dokumentazinoa egiaztatuta oinarriak beteten ez dituelako bazterrean geratu ezkero, puntuazinorik handiena hartu daben lau proiektuetako bat edo bi egin ezean, haren edo hareen ordez egiteko. Aukeratutako sei proiektuen ostean, puntuazinorik handiena izan dabenak dira ordezko biak: Camino Escena Norte (Escena Asturias, ACEPAE eta Eskena) eta La lista Larrinoa (Producciones Quiquilimón, Ábrego Produkzinoak eta Bukleam Estudio).
Ondokoak izan dira epaimahaia osotu dabenak: López de Aguileta (Bilboko Udaleko Kulturako zuzendaria), Justo Ezenarro (Bilboko Udaleko Kultur Programazinoko zuzendariordea), Raquel Huergo Rodríguez (Gijoneko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Herri Unibersidadeko Fundazinoko zuzendaria) eta Marcos Díez (Santander Creativa Fundazinoko zuzendaria).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!