2018ko Bilboko Estropatadeak ontzien joan-etorrietan murrizketea dakar
2018-06-14 08:06 KultureaHilaren 17an, domekan, goizeko 11:00etan, Deustuko Zubitik jaurtiko ditue uretara gomazko 30.000 wopatoak.
Bagilaren 17an, itsasadarrean ontzien joan-etorria murriztu egingo da VI. Estropatadea izango dalako hor. Goizeko 07:30etik 19:30era bitartean, Deustuko zubiaren eta Euskalduna zubiaren arteko ontzien joan-etorria murriztuko da; ganera, 10:30etik 13:00etara bitartean ezin izango da itsasontzian ibili Deustuko eta Euskaldunako zubien artean.
Estropatadea The Walk On Project Fundazinoak antolatu dau, gaixotasun neurodegeneratiboetarako terapiak lortzeko dirua-batzeko eta jentea gaixotasunaz jaubearazoteko.
Nabegazinoa araututa egongo da egun osoan, ahal danik eta gehien murriztuta.
Murrizketak pantalanetan
Pantalanen erabilerea be murriztuta egongo da, zehatz esateko, Itsas Museokoa egun osoan zehar antolatzaileek baino ez dabe erabiliko. Neurriok beharrezkoak dira aitatu ekimen solidarioa behar bezela gauzatzeko eta ekitaldiaren segurtasuna bermatzeko.
VI. Estropatadea
Hilaren 17an, domekan, goizeko 11:00etan, Deustuko Zubitik jaurtiko ditue uretara gomazko 30.000 mila wopatoak. Hasierako ekitaldi horretan izango da Jonathan Paredes klabadista-ugerlari mexikarra. Gogoratu, bagilaren 30ean, munduko klabadistarik onenak Bilbon izango dirala Red Bull Cliff Diving ospetsuan (Salbeko Zubia).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!