'GART 8. Denporaldia, I. Episodioa'

Bizkaie! 2018-06-12 09:50   Kulturea

Getxoko Babes Zibilak galarazotako ekimena.

Garrobi Arte-Kultura Alkarteak antolatutako artisten topaketea da GART 8, bagilaren 9an egitekoa zana, Getxon, Algortako San Nikolas enparantzan eta inguruetan. Enparantzan, frontoian nahiz han eta alboko kaleetan kokaturiko lokaletan be diziplina desbardineko sortzaileen proposamen artistikoak ikusgai egotekoak ziran egun osoan zehar: Proiektuen aurkezpenak, erakusketak, performance, antzerkia, musikea... Baina azkenean Getxoko Babes Zibilak galarazo egin eban ekimena, tartean obrak eta beste ekitaldiren bat egoalako. Kontuak kontu, performance berezia egin eben garrobitarrek eta bien bitartean, Garrobi Getxoko Artisten harrobia beste hitzordu bat atontzen dabil.

Garrobi 2014an sortu zan, Artea kalera aterateko asmoagaz, sorkuntza kontenporaneoa publikoari hurreratzeko, herriari helarazoteko. 2015ean, GART lehengo edizinoa antolatu eben eta momentu haretatik hona alkarteak hainbat proiektu martxan jarri ditu, berbarako, Garranbladak, topaketon aurrekariak diranak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu