Badator Portugaleteko XIII. Folklore Azokea
2018-06-01 11:10 KultureaPortugaleteko Elai Alai Kulturgunean aurkeztu dabe gaur XIII. Folklore Azokea.
Gaur eguneko gizon-emakumeok aldaketa handiak ikusi doguz gure gizartean, bizimodua, astia, gustuak, Globalizazinoaren eta komunikabideen aroan bizi garen arren, gizakiak bere jatorriagaz bat egiteko beharra sentiduten dau eta zelan jatorriagaz hobeto bat egin, tradizinoko musikearen, jantzearen eta artearen bidez baino? Azokako bisitariak hainbat gauza ikusteko aukerea izaten dau, esaterako, luthierrak, zeramikariaren sormena eta eskuzko jostunaren orratz-lana.
Esangura horretan, Elai-Alai Kultur Alkarteak eskerrak emon deutseez bisitari, artisau, musikari, alkarte, teknikari, erakunde eta babesleei danen ekarpen eta laguntzinoagaitik. Danon artean arnasa emon behar deutsagu lan honi, gure arbasoakandik jasotako kulturan etenik izan ez daiten.
Portugaleteko XIII. Folklore Azokea
Bagilaren 9an eta 10ean izango da Elai Alai Kultur alkarteak antolatzen dauen aurtengo Folklore Azokea. Ohikoa dan legez, Portugaleteko merkatuan Euskal Herriko eta inguruetako folkloreagaz lotutako jantzak, luthierrak, artisauak, jantziak eta batuko dira. Ganera, kalejira, tailer, jantzaldi, kontzertu eta bestelakoen egitarau zabala osotu dabe, besteak beste, Aingeru Berguicesen, Juan Antonio Urbeltzen eta Patxi Labordaren berbaldiak.
XIII. Folklore Azokearen egitaraua
Bagilak 9
Egunean zehar: Ezpelur gaiteroak, Txapelak bat + Portu kantari, Trikileku, Elai Alai musika eskolea eta Portugaleteko txistuzaleak / Umeentzako musika tresnen eskulantegia / Musika entzunaldiak merkatuan.
11:00etan, ume jantzarien emonaldia: Berriztasuna, Ikusgarri, Lora Barri, Elai Alai.
11:30ean, Aingeru Berguicesen berbaldia: Euskal Pandereterea, aitalengoaren urradura.
12:00etan, Gelo tronpalarien erakustaldia.
12:45ean, Juan Antonio Urbeltzen berbaldia: Morir en la hoguera el Martes de Carnaval, erakustaldi dramatikoak Lantzen eta Lastovon.
12:45ean, umeentzako herri-olgetak.
14:30ean Larrain-jantzea Ezpelur Gaiteroakaz Coscojales kalean.
18:30ean umeentzako herrikirolak Zuresku-gaz Coscojales kalean.
19:00etan Errebal erromeria gidatua Orube plazan.
21:00etan Portugalete folk musika emonaldia Casa Vicente tabernan. Piripiri folk Gaztelako herri musikea / Raquel y Laura. Tsacianiegas. Asturias eta Leongo herri musikea / Beatriz Martinez eta Diego Langarika. Galiziako musikea.
Bagilak 10
Egunean zehar: Elai Alai txistulari bandea, Bizkaiko dultzaineroak, Simon Otxandategi taldeko joaldunak / Umeentzako musika tresnen eskulantegia / Musika entzunaldiak merkatuan.
12:00etan Patxi Labordaren berbaldia: Jotamentala.
12:00etan, XX. Jantza Solteko Txapelketea.
12:30ean, edade guztientzako egurrezko olgetak, Zuresku, Coscojales kalean.
13:15ean, Kontzertua Orube plazan: Salazar Korua eta Orfeon Jarrillero de Elai Alai.
14:30ean Larrain-jantzea Bizkaiko dultzaineroakaz Orube plazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!