BasqueDokFestival jaio da

Bizkaie! 2018-06-01 08:31   Kulturea

Zein da egun argazkilaritza dokumentalaren lekua? Zein da profesionalen eginbeharra? Eta ikusleena? izenburuko berbaldi-gosaria gaur Bilboko Bizkaia Aretoan, goizeko 10:30ean.

2018ko bagilean, Bilbon, argazkilaritza dokumentala presente izango dauen espazioa jaio da. Irudia, gaur egungo gizartearen adierazpide narratiboa. Egungo dokumental narratiboaren barruko jokera eta ideak batuko dituan ikuspegi, genero eta lengoaia eklektikoak ikusteko aukerea. Argazkilaritza eta irudia oinarri nagusi izango dituan BasqueDokFestival, ekintza, ekitaldi, berbaldi eta tailerrez osotutako egitarau oso bat eskainiko dauen proposamena.

BasqueDokFestival-en helburua, Bilbon lehen aldiz, gaur egun diran bertoko eta nazinoarte mailako ikuspegi eta errealidadeak erakutsiko ditun Argazkilaritza dokumentalaren inguruko jaialdia antolatzea da.

Berbaldi eta tailer praktikoen eskutik, argazkilaritza dokumentala, aurre egin beharreko erronkak eta teknologia barrien etorrereagaz eskaintzen jakon eboluzinoa eta etorkizuna ezagutzera emotea da asmoa, baita parte-hartzaileek horren inguruko gogoetea egin deien eta eztabaidea sortu daiten be.

EHU/UPV-ko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeak eta Argazkilaritza dokumentalaren Blackkamera Eskoleak antolatua. Fakultadearen eta nazinoartean ezagunak diran argazkilari dokumentalek parte hartu daben dozenaka ekitaldi, masterclass eta tailerren antolakuntzan eskarmentu handiko eta ibilbide sendoko Blackkamera Argazkilaritza dokumentalaren Eskolearen lankidetzak, BasqueDokFestival-ek pisu handiago izan daiala lortu dabe. Dokumentalaren, 3.0 argazki-kazetaritzearen edo kaleko argazkilaritza dokumentalaren esparruan ezarritako argazki lengoaia barriak azpimarratu gura dira.


Proiektuaren eskemea

BasqueDokFestival, lau jardunalditan jorratuko da, gaur hasi eta astelehenara bitartean,  bagilaren 1etik 4ra arte, Euskal Herriko Unibersidadeko Paraninfoan, Guggenheim eta Arte Eder museotatik hur kokatutako, uriko kultura eta akademia zentroan.

BasqueDokFestival-en lehen edizino honetan argazkilaritza dokumental garaikidearen hiru oinarritan jarriko da atentzinoa:

1.- Argazki-kazetaritzea.
2.- Dokumentala.
3.- Kaleko argazkilaritza dokumentala.

Jaialdiak, BDF-ren egitura artistiko eta intelektuala hautatuko dauen komisariotzea izango dau: Ixone Sadaba.


BasqueDokFestival Taldea

BasqueDokFestival-ek, BDF lako ekitaldi garrantzitsu baten antolakuntzeak dakarren profil zehatzeko 8/10 laguntzailez osotutako taldea dauka.

BasqueDokFestival-en egoitza nagusia, Bilboko eraikin parebako bat da, Bizkaia Aretoa, hain zuzen be, UPV/EHU-ren Paraninfoa lez ezaguna dan eraikina, Alvaro Siza arkitekto portugaldar ospetsuaren lana.

Gure uriko argi aldakorragaz olgetan dauen eraikina, momentu bakotxaren berezitasuna erakusten dauen lekua da, berezko aldartea eskaintzen dauelarik... argazkilaritzeak berak adierazo leikenagaz konparauta oso beretsua dan ezaugarria.


BasqueDokFestivalaren hasierea

Zein da egun argazkilaritza dokumentalaren lekua? Zein da profesionalen eginbeharra? Eta ikusleena? izenburuko berbaldi-gosaria; ondokoek parte hartuko dabe:

MANU BRAVO (Me-Mo, Pulitzer 2013), AHMED NJAM (Metrography Agency, Irak), ANNA SURINYACH (5W), ANDER GILLENEA (Bostok Photo) eta IXONE SADABA (Moving Artists).

Bilboko Bizkaia Aretoan da hitzordua goizeko 10:30ean.

Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Gizarte eta Informazino Zientzien Fakultadearen, Canon Españaren, Blackkamera argazkilaritza dokumentalaren Eskolearen eta Cultura Inquietaren babesari esker, BasqueDokFestival-ek Bilbora ekarriko ditu nazinoarteko profesional onenen testigantzak, argazkilaritza dokumentalaren egunerokotasuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu