60 kartel barri Euskal Bibliotekarako
2018-05-31 09:26 KultureaBilduman azken berrogei urteetako kartelak dagoz, gehienbat bertsolaritzeagaz lotutakoak eta herrietako jaietakoak.
Egunotan dohaintza bat hartu dabe Labayruren Euskal Bibliotekan. José Antonio Aranburuk, Busturialdean eta Lea-Artibai inguruan Natxi ezizenagaz ezagunagoa danak, artxiboaren esku itxi dau 60 karteleko bildumea, Luis Angel Gainzaren bitartez. Bilduma horretan azken berrogei urteetako kartelak dagoz, gehienbat bertsolaritzeagaz lotutakoak (bertso-saioak eta omenaldiak) eta herrietako jaietakoak. Batzuk inprentan aterata dagoz, eta leitekeana da beste nonbaiten kopiaren bat egotea, baina beste batzuk eskuz egindakoak dira, kopia bakarrekoak.
Kontuak kontu, kartel horreek katalogau, eskaneau eta gorde egingo dira Euskal Bibliotekak horretarako daukan fondoan. Honezkero 70.000 baino gehiago dira guztira.
Euskal Biblioteka
Gaur egun dokumentazino-zentro integrala da, euskarri mueta guztietako dokumentuak gordeten ditualako. Liburuetan 54 148 monografia ditu, batzuk beste inon ez dagozanak; hemeroteka moduan onenetakoa da gure inguruan; ganerako papelr xumeetan be ugaria da, liburuxkak, kartelak, mapak eta beste edozer dala; argazki-artxibo ikaragarria dauka, bai argazki zaharrak bai barriak dituala.
Ikus-entzutekoen artean, audio eta bideo grabazino asko eta asko gordeten ditu, ondarea eta etnografiagaz lotutakoak asko, herri literatura batzeko ahaleginetakoak beste asko, eta osterantzekoak (ekitaldiak, gizarteko ekintzak…).
Gehiena katalogatuta dago, eta katalogoa sarean ikusgai dago, gura dauenak edozein lekutatik konsultau ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzeak erreferentziako liburutegitzat izentauta dauka. Beste liburutegi batzukaz batera lan egiten dau, materialak trukatzeko, bildumea osotzeko eta orokorrean informazinoa alkartzeko
Informazino gehiago: Euskal Biblioteka online
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!