Bizkaia Sariak emon deutsiez 'lurralde hobearen alde lan egin' dabenei

Bizkaie! 2018-05-30 08:25   Kulturea

Lehenengo andereñoak, Ekonomia Ituna defendidu eben abogaduak eta Mr Pentland Peñea saritu ditue.

Bizkaia Sariak emoteko ekitaldia (argazkiak: Bizkaiko Foru Aldundia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Gizartearen arloko hainbat ataletan nabarmendu diran persona eta erakundeen lana autortzeko emoten ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Sariak. 2018ko edizino honetan, hiru saritu egon dira: Euskerazko irakaskuntzaren aitzindari izandako lehenengo andereñoak; euskal lurraldeen Ekonomia Itunaren alde egin eta Europako markoan sartzeko ahalegina egin eben abogaduak; eta Athletic taldearen Mr Pentland Peñea, Londresen kokatua.

Sariak Bilbon, Foru Jauregian, emon ditue. Ekitaldian buru Unai Rementeria Ahaldun Nagusia izan da. Hiru sarituen lana eskertu dau Rementeriak, Bizkaiko gizarte guztiaren izenean, bakotxak bere arloan egindako lana harrotzeko modukoa dala esanaz.

Lehenengo andereñoei jagokenez, Rementeriak adierazo dau eurek barik ez litzatekeela ulertuko gaur egungo hezkuntza-sistemearen bilakaerea. Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzearen zerbitzu juridikoek historian izandako mehatxurik handienaren aurrean Ekonomia Ituna defendidu ebela aitatu dau Ahaldun Nagusiak, eta horrenbestez, foraltasunaren, ezbardintasunaren eta berezitasunaren alde egindako defensea txalotu dau.

Andereñoei saria emoteko momentua
Ekonomia Itunaren alde egin eben abogaduak, berbetan

Azkenik, Ingalaterratik etorritako Mr Pentland Peñeari eskerrak emon deutsaz Rementeriak, Bizkaiak Londresen daukan enbajada txiki bat dalako. Ingalaterraren bihotzean Bizkaiaren alde harrotasunez egiten dauela ganeratu dau.

Mr Pentland Peñako ordezkaria

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu