2018ko Aixe Getxo! sariak emon ditue
2018-05-25 10:07 KultureaKulturearen munduan ekarpenak egin dituen personak eta ekimenak nabarmentzea da asmoa.
Erromoko Kultura Etxean egin dau Getxoko Udalak Aixe Getxo! sariak banatzeko ekitaldia. Han izan dira udal ordezkariak eta sarituak. Aixe Getxo! sarien helburua kultura munduan dabizan persona eta eragileen lana nabarmentzea da, baina kulturea esangurarik zabalenean ulertuta: Arte eszenikoetatik baloreen hezkuntzaraino; musika klasikotik arkitekturaraino edo literaturatik zientziaraino, alor ugaritan dabizanen lana kontuan hartu dabe.
2018ko saridunak honeek izan dira:
- Ikusizko Arteak atalean: Inés Bermejo, arte eta kultura ekitaldi eta lehiaketen komisarioa, zuzendaria eta produktorea.
- Ikus-entzunezko Arteak: Old Port Films, Ikus-entzunezko produkzino-etxea.
- Arte plastikoak: Alex Orbe, sortzaile, ilustratzaile eta margolaria.
- Arte Eszenikoak: Irune Manzano, aktorea.
- Musika Klasikoa eta Garaikidea: Mikeldi Atxalandabaso,tenorea.
- Gaur Egungo Musikea: Smile, pop-rock taldea.
- Literaturea: Joseba Santxo Uriarte, idazlea.
- Diseinua: Abad familia, industria-diseinua.
- Arkitekturea: Oliver Design, Itsas diseinua eta arkitekturea.
- Kulturea Hezkuntzan eta Balioetan: Miguel Angel Moral, Colegio Vizcaya Fundazinoaren zuzendaria.
-Zientzia eta Barrikuntzea: Leire Atxa, Noismart start up-aren bultzatzailea.
- Kultura Ondarea, materiala zein inmateriala: SIKAP, Asociación Filipina en el País Vasco alkartea.
- Aixegaztea: Ainhoa Ortells artista plastikoa eta Ibai Gorordo Fernández injinerua.
- Ibilbide Profesional eta Artistikoa: Rosario Fernández Urzelay, Editorial Cantábrica-ren zuzendaria, eta Alfonso Batalla, argazkilaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!