Bilboko Udalak Rafael Mikoleta sariak banatu ditu

Bizkaie! 2018-05-25 10:04   Kulturea

Euskerazko ipuin lehiaketearen XXX. edizinoan 780 ipuin aurkeztu ditue umeek.

Bilboko alkate Juan Mari Aburto izan zan sariak banatzeko ardurea hartu ebana atzo arrastian udaletxean egindako ekitaldian. Lehiaketeak 1653an lehenengo euskal gramatikea idatzi eban Rafael Mikoletaren izena daroa eta urtero egiten da 1989tik. Sasoi haretan, gaztetxuen artean euskal literaturea eta euskerea bultzatzeko asmoz sortu eben.

Bilboko Udalaren Euskera eta Hezkuntza sailak atontzen dauen ipuin lehiaketeak aurten XXX. edizinoa dau, eta danetara 780 testu aurkeztu ditue 22 ikastetxetako lehen eta bigarren mailako ikasleek. Lau kategoriatan banatu ditue sariak eta bakotxeko hiruk jaso dabe autortzea, danetara, hamabik. Saritutako ipuinak beste 13 narrazinogaz jasoko dira liburu baten.

Aurten epaimahaia osotu dabenak honeek izan dira: Koldo Narbaiza, Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkaria, Lutxo Egia, Igone Etxebarria, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Juan Ramón Madariaga, Txani Rodriguez, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Goizalde Landabaso eta Nagore Layuno.

Euskerazko ipuin-lehiaketa hau, apurka-apurka, ikastetxeetan finkatu egin da eta urterik urtera harrera hobea egiten deutsie; horren adierazle dira azken edizinoetako zifrak, izan be, 1993ko edizinoan, 120 ipuin aurkeztu zituen eta azken urteotan mila ipuin inguru izan dira.


Saritutako ipuinak:

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

  1. Lili eta koko. Sara Bilbao Isar. Kirikiño Ikastolea HLBHIP.
  2. Herriko altxorra. Txaber González Gorosabel. Kirikiño Ikastolea HLBHIP.
  3. Agurea eta gazteak. Bingen Bilbao Obieta. Kirikiño Ikastolea HLBHIP.

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

  1. Spero. Andrea Vasilescu. Maestro Garcia Rivero HLHI.
  2. Txikle baten istorioa. Imanol Gaitero del Castillo. Kirikiño Ikastolea HLBHIP.
  3. Izar baten distira. Jone Sasia Tato. Kirikiño Ikastolea HLBHIP.

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

  1. Hitzik ez. Maider Martínez de la Hidalga Grande. Solokoetxe BHI.
  2. Foka penagarria. Uxue Goiri Matesanz. Kirikiño Ikastolea HLBHIP.
  3. Bidai. Ainhoa Arzuaga Andrío. Ikasbide HLBHIP.

D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):

  1. Urakana. Ander Villacián Crespo. Artxandape Ikastolea HLBHIP.
  2. Gezurretan. Nerea Erdozain Toribio. Gabriel Aresti BHI.
  3. Errautsetatik berpiztua. Nahia Carmona Molina . Artxandape Ikastolea HLBHIP.

Lehiaketako irabazleak jakinarazoteaz batera, ipuin horreek eta epaimahaiak aukeratutako beste kontakizun batzuk batzen dituan liburua aurkeztu da.

A kategoria:

  • Izenik gabeko umea, Enara Marín Uriarte, Kirikiño Ikastolea HLBHIP.
  • Udako taldea eta izurdea, Marene Karmelo Obieta, Kirikiño Ikastolea HLBHIP.
  • Ikaskide berria, Elene Elorriaga Legarreta, Kirikiño Ikastolea HLBHIP.
  • Zertarako nahi duzu mugikor bat?, Iria Mateo Ferreiro, HH. Caridad Nª Sra. De Begoña.

B kategoria:

  • Hosto baten istorioa, Aner Goldaratzena Bilbao, Deustuko Ikastolea IPI.
  • Pentsatzeko aske, Ainhoa Sastre Vázquez, Kirikiño Ikastolea HLBHIP.
  • Gaueko amesgaiztoa, Peio Elorriaga Legarreta, Kirikiño Ikastolea HLBHIP.

C kategoria:

  • Zuri-beltzeko argazki baten istorioa, Garazi Oñate Zarraga, Solokoetxe BHI.
  • Jaiotzean banatuak, Sara Iglesias Montañez, Ikasbide HLBHIP.
  • Kartoizko panpina, María Meaza García, Artxandape Ikastolea HLBHIP.

D kategoria:

  • Hiru pausotan, Teresa Macarulla Uriarte, Ntra. Señora de Begoña LBHIP.
  • Ez dut ezer ulertzen, Ibone Ipiña Villamariz, Ikasbide HLBHIP.
  • Pertsonak, Anne Parrado López, Ikasbide HLBHIP.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu