'Nekazariak Eskolan' programea Lemoara heldu da

Bizkaie! 2018-05-16 09:53   Kulturea

Lehen sektoreko lanaren eta konsumo arduratsuaren inguruko baloreak erakutsiko deutsiez Lehen Hezkuntzakoei.

Nekazariak Eskolan programea Hazi Fundazinoaren Nirea egitasmoak jarri dau martxan, Bizkaimendigaz eta Gorbeialde  Landa Garapenerako Alkartearen lankidetzeagaz. Baserrietako eguneroko eginbeharrak, produkzino ekologikoaren oinarriak, zeintzuk diran sasoian sasoiko produktuak, zelako lana egiten dan basoetan… azken baten, nekazaritzeagaz eta baserriko zereginakaz lotutako esperientziak eta ezagutzak ikasgelara eroatea da asmoa.

Maiatzean eta bagilean, Lemoako 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek hartuko dabe parte Nekazariak Eskolan programan. Inguruko baserritarrek euren lanaren barri emongo deutsie Lemoako Lehen Hezkuntzako eskoletako ikasleei. Era horretara, lehen sektorearen inguruko sensibilizazinoa landuko dabe gaztetxuen artean.

Bide batez, konsumo arduratsuaren aldeko baloreak bultzatuko ditue. Helburua da ikasleek kontzientzia hartzea gure baserritarrek egiten daben lanari buruz; eta ez elikagaiak produziduteari eta aberastasuna eta enplegua sortzeari jagokonez bakarrik, baita nekazaritzeak beteten dituan funtzinoak be, osasuna, kulturea, nortasuna, paisajea, ingurumena eta abeste arlo batzuk be kontuan hartuta.

Orain Bizkaira datorren arren, Nekazariak Eskolan Araban jaio zan, 2013-14 ikasturtean. Orain arte, ehun tailer ingurutan 5.500 ikaslek parte hartu dabe. Upealako erantzun hori ikusita, ekimena Bizkaira eroatea pentsau dabe bultzatzaileek eta Lemoan egingo dabe lehenengo saioa. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu