Luisa Etxenike eta Marian Izaguirre Bilbon, ‘Eztabaidak Literatureagaz’ zikloan
2018-05-15 10:44 KultureaGizonezko personaien ganean egingo dabe berba Bidebarrietako Liburutegian.
Eztabaidak Literatureagaz ekimenak Luisa Etxenike eta Marian Izaguirre idazleak alkartuko ditu gaur arrastiko, 19:30ean, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian. Las escritoras frente a los personajes masculinos izenburua izango dauen topaketea Txani Rodríguez kazetariak gidatuko dau, eta idazle biek elebarrietako beste sexuko personaiakaz dituen hartu-emonetan sakonduko dabe.
Gaurko saioaren bidez, Etxenikek eta Izaguirrek, gizonezkoen personaiak dituen istoriokaz identifiketako daben moduaren ganeko barriketaldian parte hartuko dabe.
Marian Izaguirre Bilbon jaio zan, eta gaur egun Madril eta Bartzelona artean bizi da. 1991n ikusi eban argia bere lehenengo elebarriak, Sesamo saria emon eutson La vida elíptica, hain zuzen be. Ordutik hona, Para toda la vida (1991), El ópalo y la serpiente (1996), Nadie es la patria, ni siquiera el tiempo (1999) ipuin bilduma, La Bolivia (2003) eta La parte de los ángeles (2011) lanak argitaratu ditu. Lumen argitaletxeak La vida cuando era nuestra argitaratu eban 2013an, bederatzi hizkuntzatara itzuli zan eta Europa osoko irakurleen aldetik harrera bikaina jaso eban lanak. 2014. urtean, Los pasos que nos separan kaleratu eban eta urtebete aurrerago, 2015ean, El león dormido. Azken liburua igaz argitaratu eban, Cuando aparecen los hombres.
Luisa Etxenikek El detective de sonidos (2011), El ángulo ciego (Euskadi Saria 2009), Los peces negros (2005), Vino (2000), El mal más grave (1997) eta Efectos secundarios (1996) lanak argitaratu ditu, baita hainbat kontakizun bilduma eta El arte de la pesca (2015) poema liburua be. Ohiko kolaboratzailea da hainbat komunikabidetan, Claude Lanzmann, Jacques Roubaud, Jean-Michel Maulpoix eta Virginie Linhart itzuli ditu frantsesetik. 2007an Arteen eta Letren Ordenaren Zaldunaren aintzatespena jaso eban Frantziako gobernuaren eskutik. 2013an, Donostiako Udalak Merituaren Domina emon eutson.
Saioa 19:30ean hasiko da Bidebarrieta Liburtegian eta sartzea librea izango da. Streaming bidez be ikusi eta entzuteko aukerea emongo dabe antolatzaileek, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!