Leioako XVIII. Pop Rock Lehiaketako finalistak aukeratu ditue
2018-05-09 13:08 MusikeaSan Juan jaietan joko dabe lau taldeek.
Epaimahaiak bere ebazpena emonda, azken txanpan sartu da Leioako XVIII. Pop Rock Lehiaketea. Aurten, 41 taldek emon dabe izena, gehienek pop rock modalidadean, izan be, 33 talde aurkeztu dira atal horretan. Metal arloak harrera apalagoa izan dau, zortzi taldek baino ez dabe izena emon.
Kontuak kontu, modalidade bakotxean talde bi aukeratu ditue finalerako. Leioako San Juan jaietan, bagilaren amaieran, zuzenean joteko aukerea izango dabe eta emonadi horretan aukeratuko ditue irabazleak. Atal bakotxeko sariez gan, sari orokorra be emongo dabe.
Pop rock atalean, honeek dira finalistak: The Grassland Sinners, Bartzelonakoa; eta Noiah madrildarra. Metal arloko aukeratuak, aldiz, honeek: The Flying Scarecrow, Leioakoa; eta Valkyria, Trapagarangoa.
Beste alde batetik, Pop Rock Lehiaketan emoten diran sari gehigarri bien irabazleak jakitera emon ditu Leioako Udalak. Batetik, euskerazko abestirik onenaren saria Ispasterko Haustura taldeari emon deutsie, Atera kanpora kanteagaitik. Leioako taldeentzako sariketan, ostera, Sully Riot izan da irabazle.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!