Arrigunaga eta Ereaga, Bandera Urdina izango daben Bizkaiko hondartzak

Bizkaie! 2018-05-09 11:16   Kulturea

Itsasertzaren eta hondartzen kudeaketan egindako ahaleginagaitik emongo deutsie ikurra.

Ereaga hondartza (argazkia: Getxoko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Hamaikagarren urtez Ereagak Bandera Urdina jantziko dau; Arrigunagak, barriz, bederatzigarren urtea dau ikur honegaz. Hondartza biak Getxoko udalerrian dagoz. ADEAC-FEE, Ingurumeneko Hezkuntzako eta Kontsumitzaileen Alkarteak emongo deutsie autortzea.

Ingurumena eta naturea errespetauta, itsasertzaren eta hondartzen kudeaketan egindako ahaleginagaitik doban emoten da ikur urdina. Banderea emoterakoan erespide batzuk hartzen dira kontuan, tartean, bainua hartzeko uraren kalidadea ona izan behar da, garbitasuna, ingurumen informazinoa eta hezkuntzea, segurtasuna, zerbitzuak eta instalakuntzak. Turismoaren garapen jasangarria eta hondartzetan ingurumenagazko errespetuzko kudeaketea lortzea be bete beharreko baldintzak dira.

Ezaugarri honeek beteten dirala egiaztatzeaz gan, Getxoko Udalak azpimarratu nahi izan dau ingurumenaren sensibilizazino, trebatze eta heziketeagaz eta jasangarritasunagaz daukan konpromisoa. Jose Luis Landa Ingurumen zinegotziak adierazo dauenez, ganera, Bandera Urdina izateak hondartza bi honeen garrantzia areagotzen dau udalerriko baliabide turistiko nagusi legez, izan be, bisitarien kopuruak gora egin dau Getxon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu