'Barrutiak Kantari' programea abiatuko da barikuan
2018-05-09 10:49 MusikeaBilboko hainbat abesbatzak 14 kontzertu eskainiko ditue bagilera arte.
Bilboko Udalak Barrutiak Kantari programearen beste edizino bat zabalduko dau bariku honetan, maiatzaren 11n, Errekaldeko Udaltegian. Bagilaren amaierara arte hainbat abesbatzak 14 kontzertu eskainiko ditue uriko barruti guztietan. Ekimenak jente guztiari hurreratu nahi deutsoz talde honeen kantuak eta musikea.
Barrutiak Kantari programeak emonaldiak programau ditu barruti guztietan, eta horreetan uriko ia abesbatza guztiek hartuko dabe parte: Iraiak Abesbatzeak, Bilboko Ganberako Abesbatzeak eta Orkestreak, Arteagako Abesbatzeak, San Inazio Abesbatzeak, Deustoarrak-ek, Andre Berri Abesbatzeak, San Anton Abesbatzeak, Emays Abesbatzeak, Lur Maitea Otxotea, Sanfran Korue, Lagundi Abesbatzeak, Ingeniarien Abesbatzeak, Club Deportivoko Abesbatzeak, Bilbao Argia Otxoteak, Emitenia Ganbera Abesbatzeak, Begoñako Sustraiak Abesbatzeak, Otxarkoaga Abesbatz Alkarteak, Garaizarko Matsorriak Abesbatzeak, Iralabarri San Antonio Abesbatzeak, Arraizpe Abesbatzeak, Gaudeamus Hodie Abesbatzeak, Euskeria Abesbatzeak, Jatorki Abesbatzeak, Bagabiltza Abesbatzeak, Inmakuladako Abeslariak-ek eta Mikel Deuna Abesbatzeak.
Programako abesbatzen kontzertuak eleizetan eta beste udal gune batzuetan izango dira batez be, eta batzuk baita aire zabalean be, maiatzaren 20an Zurbaranbarriko Iturriondo plazan eta maiatzaren 25ean eta bagilaren 2an, Casilda Iturrizar parkean programau diranak, besteak beste. Gehienak arrastiz izango dira, batzuk eguerdian izango diran arren.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!