Euskadi Ikerkuntza Saria, Enrique Echeburuarentzat

Bizkaie! 2018-05-09 08:04   Kulturea

Hainbat proiektu eta argitalpenen arduraduna da psikologo donostiarra.

Gizarte Zientzietako zortzi adituk osotutako epaimahaiak erabagi dau Euskadi Ikerkuntza Saria, 2017. urteari jagokona, Enrique Echeburua Psikologia Klinikoan Doktoreari emotea. Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak dagoeneko jakin eragin deutso sarituari.

Euskadi Ikerkuntza Sariak jarduera zientifikoa sustatzea dau helburu, baita Euskal Autonomia Erkidegoko eta hortik kanpoko ikertzaileek eta talde kualifikaduek egiten dituen ahaleginak bultzatzea be. Hezkuntza Sailak urtero antolatzen dau Euskadi Ikerkuntza Saria: urte bakoitietan, Gizarte-Zientzien eta Humanidadeen modalidadean egiten da deialdia; urte bikoitietan, barriz, Zientzia eta Teknologia arloko profesionalen lana autortzen dau sariak.

Enrique Echeburua Donostian jaio zan 1951n. Madrilgo Complutense Unibersidadean Psikologian Doktorea da, eta Psikologia Klinikoko Katedradun EHUn. Ikerketak EHUren Psikologia Fakultadean egin ditu, garrantzi sozial handiko gaiei aplikauta: bikotekidearen kontrako indarkeria, sexu-erasoak, jokorako adikzinoa eta substantzia bako adikzinoak, eta ansiedade-nahasmenduak.

Arlo horreetan egin dauen lanari esker, nazinoarteko argitalpenak, liburuak eta doktore tesiak jaio dira. Sari ugari be jaso ditu Echeburuak: Jokabide-terapien Ikerketarako Zentroaren ikerketa saria (Madril, 1990), Psikologoen Alkargo Ofizialaren ikerketa saria (Madril, 1994) eta abar.

Bikotekidearen kontrako indarkeria kasuetan laguntzino psikologikoa emoteko Eusko Jaurlaritzearen, Emakunderen eta foru aldundien artean itundutako hainbat programa abian jartearen ardurea izan dau Echeburuak. Sexu-erasoak jasan eta Justiziaren aurrean agertu behar izaten daben umeei babesa emoteko protokoloa be bere ardurapean sortu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu