Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Jaialdiak arrakasta handia izan dau

Bizkaie! 2018-05-07 12:10   Kulturea

Arte eszenikoak bultzatu eta arlo pedagogikoari garrantzia emon nahi izan deutsie aurtengo edizinoan be.

Asteburu honetan ospatu dabe Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazinoarteko XXIII. Jaialdia eta antolatzaileak pozik agertu dira, aurtengo edizinoak izan dauen arrakasteagaitik. Balorazino positiboa egin dabe, bai herriko eta bai bisitan etorritako publikoak ekimenak proponidutako hainbat ekintzatan parte hartu dabelako.

Jaialdiari barikuan emon eutsien hasierea nazinoarteko hiru ikuskizunegaz. Antzezlanak kiroldegian egin behar izan zituen, eguraldi txarragaitik. Zapatuan barriz, lau emonaldi aurkeztu zituen Udaletxeko plazan. Atzo bost izan ziran jenteaurrean aurkeztu ziran obrak. El Gran Dimitri, Manolo Costa y Mindanguillo eta Los Taps artistek jentez ganezka egoazan Frontoian eskainitako magia muntai handiak emon eutson amaierea egitarauari.

Antolakuntzeek aurtengo edizinoan parte hartu daben konpainia guztiek eskainitako lan ona eskertu nahi izan dabe. Atondutako ikuskizunakaz arte eszenikoak bultzatu eta tailer eta erakusketen bitartez arlo pedagogikoari be garrantzia emon nahi izan deutsie.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu