Literaturako Nobel Saririk ez dabe emongo aurten

Bizkaie! 2018-05-04 09:52   Kulturea

Suediako Akademiako sexu-jazarpen kasuen eraginez hartu dabe erabagia.

Suediako Akademiaren egoitzea, Stockholmen | Ikusi handiago | Argazki originala

Ez da ohiko urtea izango aurtengoa Nobel Sarietan, Literaturakoa ez dabelako emongo. 1943tik, Bigarren Mundu Gerra bete-betetik, halako etenik ez da egon saridunen zerrendan. Dana dala, Suediako Akademiak aurreratu dau datorren urtean sari bi emongo dituela, aurtengo hutsunea bardintzeko asmoz.

Sexu-jazarpenagaz lotutako eskandalu batek eragin dau hau guztia. Dimisinoak tarteko, Literaturako Nobel saria nori emon erabagi behar dauen batzarrean ez dago quorum-ik, hau da, arauak eskatzen dauen jente kopurua baino gitxiago dago.

Akademiak dino, berez, urtero emon behar litzatekeela Literaturako Nobel Saria, baina muturreko egoeretan erabagia atzeratu leitekeela. Erabagia orain hartu ezkero, sinisgarritasunik ez izateko aukerea dagoala onartu dabe antolatzaileek. Hortaz, 2019ra atzeratu dabe.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu