Jantzarako doinuz betetako diskoa dakar The Cherry Boppers-ek

Bizkaie! 2018-05-03 12:23   Musikea

Santutxuko zazpikotearen laugarren lana da For Dancers Only.

Musika baltza, funk eta soul doinuak izan dira The Cherry Boppers taldearen oinarria, 2004an sortu zanetik. Hamarkada eta erdi geroago, euren laugarren diskoak nortasun horri eutsi deutso, groove eta funk jokeradun abestiakaz. Berba gitxi eta jantzarako gogoa emoten daben doinuak dira.

Gaztelupeko Hotsak zigilua arduratu da For Dancers Only argitaratzeaz. Diseinua ondo jagonda dago eta zaleek aukeran ditue CDa eta biniloa. Aspalditik lan barririk plazaratu barik egon eta gero, laugarren disko luzea dau hau Santutxuko zazpikoteak.

Diskoaren izenburutik bertatik hasita, jantzarako gonbidapena da For Dancers Only. Gorputza mobiduteko aproposak dira abesti guztiak, baina musikearen arloan be aitatzeko moduko moldaketa batzuk sartu ditu The Cherry Boppers-ek, musika baltzaren mito handiak gogora ekarten dituenak. Abeslaririk ez daukie, kanta batzuetan koruak sartu dituen arren, Dudu Duchen-en kolaborazinoari esker.

For Dancers Only Bilboko Kafe Antzokian joko dabe lehenengoz zuzenean, barikuan, hilaren 4anb. The Reverendos taldeagaz batera joko dau The Cherry Boppers-ek egun horretan. Aspaldi honetan estudioan sartuta egon diranez, barriro publikoaren aurrean joteko gogoz dagozala adierazo dabe santutxuarrek eta sorpresak agindu ditue kontzertuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu