Fanfarreak eta kaleko musika banden erritmoak Bilbon
2018-05-03 11:26 MusikeaMusikauzo 2018 maiatzean eta bagilean izango da uriko barrutietan.
Zapatu honetan, maiatzaren 5ean, emongo deutsie hasierea Bilboko Musikauzo programeari. Ekimenak fanfarreaz eta kaleko musikaz beteko ditu uriko barruti guztiak, bagilaren amaierara arte.
Programazinoari hasierea emongo deutsie, goizez eta arrastiz Txurdinagako Artazuriñe plazea animauko daben Adiskideak eta Crazzy Jazzers taldeek eta 12:30etik aurrera Indautxun ibiliko dan La Casa de la Troulak. Horrezaz gan, 14:00etan, Maiatzaren 2ko kalean txalapartea eta musika elektroniko saioa egongo da.
Udabarri honetan be hitzordua izango da fanfarrea klasikoaren soinuakaz eta animazinoagaz, erritmo garaikideagoak dituen nazinoarteko bandakaz, folk musikeagaz, jazzagaz, marching band ezagunakaz edo euren emonaldiak benetako ikuskizun eszeniko bilakatzen dituen perkusino banden algarakaz. Danetara, 63 emonaldi, musikaz eta jaiaz kalean gozetako Bilboko barruti guztietan.
Musikauzoko edizino barri honetan uriko ia berrogeita hamar musika taldek hartuko dabe parte; ondokoak dira batzuk: Euskotarrak Abesbatzea, Arangoitiko Batuke Bulegoa, Deustuko Gaiteroak, Deustuko Fanfarrea, Belle & Blue Orkestrea, Orkrestea, La Casa de Troula, Trikitixa Trikileku, Trikitixa Bidebieta, DJ KI, Dixiemuleando, Ardoa Barrura, Sugarri, Molto Vivace Brazztet, Crazy Jazzers, Bitxo Do Samba, Dunbots Fanfarrea, Tarumba Percusión, Ku-Klux, Gazte Leku, Guretzat Fanfarrea, The Flanagans, Bilboko Gaiteroak, Gaztediko Txistulariak, Adiskideak, baita Txistulari Bandak be.
Bideoprogramea hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!