Euskal Irudigileen Alkarteak hamar beka eskainiko ditu

Bizkaie! 2018-05-03 09:35   Kulturea

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 21era arte egongo da zabalik.

André Letria irudigilea | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko Ilustratzaileen Alkarte Profesionalak deialdia egin dau Ilustrazino André Letria Beka Mintegien zortzigarren edizinorako. Honeen bidez, hamar lagunek aukerea izango dabe tailer teoriko-praktiko bat egiteko eskarmentu handiko profesional bategaz, irudigile batek erabilitako metodologia eta lan teknikak ezagutzeko aukerea.

Egitasmoa irudigile profesionalen munduan hasibarriak edota ilustrazinoko azken mailako ikasleentzat zuzenduta dago batez be. Parte-hartzaileek oinarrizko marrazketan eta ilustrazinoan ezagupenak izan beharko ditue.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren  21era arte egongo da zabalik eta antolatzaileek aurreratu dabenez, aurten André Letria irudigile eta liburu argitaratzailea konbidau dabe mintegia emoteko. Jasotako eskaera guztien artean eta eskatzailearen gaitasunen arabera eskumenezko balorazinoa egingo dau, behin epea amaituta.

Maiatzaren 24an emongo ditue ezagutzera bekak lortu dituenak alkartearen webgunearen bidez eta parte-hartzaile guztiek jasoko dabe e-postaz emoitzearen jakinarazpena. Laguntzino bakotxa 120 eurokoa izango da. Oinarriak hemen.


André Letria

Lisboan jaio zan 1973an eta ilustratzailea eta editorea da 2010ean sortutako Lógica Pato zigilu independentean. Bertan, miresten dituan idazle eta ilustratzaileen lanak argitaratzen ditu. Margolaritza ikasketak egin zituan Lisboako Arte Eder Fakultadean. Portugaleko eta nazinoarteko eskola eta liburutegietan ibilten da bere lanaren ganean berbaldiak eskaintzen eta sorkuntza-tailerrak sortzen ilustrau eta editau dituan liburuetan oinarrituta. Antzerkirako eszenatokiak eta animazinozko pelikulak egiten be ibili izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu