2018/06/03 09:00

Garai herrian abiatuko da martxea. | Jaialdiak

XIV. Deiadar Mendien Eguna, Oiz mendian

09:00

Bizkaiko Batzar Nagusiek, erakundea barriro beharrean hasi osteko 25. urteurrena zala eta 2004an martxan jarritako tradizinoari jarraipena emonez, ohitureagaz jarraituko dabe, Durangoko Alpino Tabira Mendi Taldeagaz alkarlanean. Igoerea goizeko 09:00etan hasiko da Gerediagako Batzarretxetik oso hur dagon Garain. Partaideak Oizeko tontorrera igongo dabe, aurreko edizinoetan erabilitakoa izango ez dan bidetik, eguerdiko 12:00etan adarrak joteko tradizinoa leialtasun osoz beteteko. Tontorrean entzungo dan adarraren soinuaren ostean, antolatzaileek jai-gune txiki bat atondu dabe, eta bertan ez dira faltako musikea, jantzak eta jateko apur bat, baita igoera osoa egingo dabenentzako opari bat be.

Aurten kirol igoerearen arduraduna izan dan Durangoko Alpino Mendi Taldeak, tradizinoa betez, lekukoa emongo deutso Bilboko Gailurra Uribarriko Mendi taldeko ordezkariari, datorren urteko bagileko lehenengo domekan Ganekogorta mendirako igoerea antolatu daian, deiadar mendietara egiten diran igoeren zikloagaz jarraitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu