Abian da Wikiteka, euskerazko liburu libreen biltegia
2018-04-26 09:51 KultureaWikisource tresnearen euskal bersinoa da.
Wiki sareko tresnen munduan, ezagunena, duda barik Wikipedia entziklopedia askea da, baina filosofia beraren ganean eregitako beste asko be badagoz: Wikimedia Commons irudiak gordeteko, Wikidata datu-basea eta beste batzuk; horreetako bati, Wikisource-ri, euskerazko bersinoa egin eutsie, Wikiteka izenagaz.
Oinarrian, liburuak era digitalean gordeteko sareko tresnea da Wikiteka; eskubideen aldetik libreak diran liburuak edo bestelako testuak batzen dira Wikisourcen, eta Wikitekan euskerazkoak batzen hasi dira. Dagoeneko egile klasiko batzuen liburuak irakurri leitekez bertan, baita euskerara itzulitako obra batzuk, lege-testuak, manifestuak eta bestelakoak be.
Urtarrilean egindako Wikisource ikastaroan adostu eben euskal wikilariek proiektu honetarako domeinu bat ahalik eta arinen martxan jarteko lanean hastea. Hiru hilebetez, komunidadea sortzen, edukiak igoten eta moldatzen eta beharrezko lan teknikoak egiten ibili dira. Wikimediak orain dala hilebete inguru baimendu eban domeinu barria abiarazotea.
Azken ikutu teknikoak falta jakoz atari barriari, baina dagoeneko erabilteko moduan dago. Sareko euskaldunen komunidadearen laguntzinoagaz, liburu libreen biltegia zabaltzen eta hobetzen joatea da hurrengo pausua. Nahi daben erabiltzaile guztiek lagundu leikiela dinoe egitasmoaren bultzatzaileek. Era berean, ez da ahaztu behar Wikisourcek beste hizkuntza batzuetako bersinoetarako loturea daukala Wikitekak, eta hor milaka liburu dagoz konsultagai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!