1. Pintura Saria aurkeztu dau Arkeologi Museoak

Bizkaie! 2018-04-25 09:45   Kulturea

Kalidade artistikoa eta aztarna arkeologikoen interpretazino sortzailea balorauko dira.

Arteak eta arkeologiak bat egiten dabe ekimen parte-hartzailea dan 1. Pintura Sarian. Bilboko Arkeologia Museoko arduradunek azaldu dabenez, 16 urte gorako persona guztiak parte hartzera konbidauta dagoz, euren maila artistikoa edozein dala be.

Sariketa honetan parte hartzeko, kalidade artististikoa eta aztarna arkeologikoen interpretazino sortzailea balorauko dira. Gai bakarra izango da: Arkeologi Museoa: Museoa eta bere bildumea. Izena emoteko epea zabalik dago honezkero: 94 404 09 90 telefono zenbakira deituta edo arkeologimuseoa@bizkaia.eus helbidera idatzita.
 
Izen-emoteagaz batera, Museorako sarrera bi doban oparituko dituela aurreratu dabe antolatzaileek eta lehiaketea egingo dan aurreko egunera arte baliozkoak izango dira honeek.

Lanak osorik edo modu partzialean Museoan sortu beharko dira eta ezin izango dabe 100 zm. baino gehiago izan euren edozein alde handienetik. Obraren bat parte desbardinez osotuta badau (diptikoak, triptikoak...) zati guztiak batuta neurtzen dabena hartuko da kontuan. Artelanak Arkeologi Museoan entregau behar dira, sinatu barik eta atzealdean izena-emoteko boletin zenbakiagaz. Obrak jasoteko ordutegia 10:00etatik 14:00etara arte eta 16:00etatik 18:00etara izango da.

Horrezaz gan, parte hartzen daben personek hitzordu bat eskatu ahal izango dabe lehiaketea amaitu baino lehen, Museoaren edota euren obrarako aukeratu daben piezen ganean konsultak egin ahal izateko.

Obra irabazleak kultura, arte eta arkeologia adituez osotutako epaimahaiak aukeratuko ditu. Sarien banaketea maiatzaren 19an, 19:00etan izango da. Lan irabazleak Arkeologia Museoko sare sozialetan zabalduko dira.

Irabazleak Santimamiñeko Zaldia agertzen dauen plaketa bat, 100 euroan balorautako pintura materiala, liburu sortea, Arkeologi Museoak atondutako ibilaldi baterako gonbidapen bi eta beste sarrera Vip bi eskuratuko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu