Berri Txarrak eta Belako, Ez Dok Fest-en

Bizkaie! 2018-04-24 12:36   Musikea

Bagilaren 1ean eta 2an egingo dabe festibala lehenengoz, Eibarren.

Gaur egungo rock musikearen izarrak batzeko asmoz jaio da Ez Dok Fest musika-jaialdia, eta indartsu ekingo deutso bere ibilbideari, lehenengo edizinoko egitarauak erakusten dauenez. Kartelburu nagusia Berri Txarrak izango da, 2017a Infrasoinuak diskoa atera ebanetik bira arrakastatsuan sartuta dagoan taldea. Atzerrian kontzertu ugari jo eta gero, BECen izan zan Gorka Urbizuk gidatutako taldea, 10.000 lagunen aurrean. Bagilean Eibarren egingo dau geldialdia hirukoteak.

Berri Txarrak da Ez Dok Fest-en azken nobedadea, baina lehendik be goi mailako talde ugari iragarrita euki ditue antolatzaileek. Esate baterako, Belako, hau be etxean zein atzerrian zeresana emoten dabilen taldea. Mungiako laukoteak Render Me Numb, Trivial Violence diskoa plazaratu barri dau, eta kritika bikainak batu.

Horrezaz gan, Toundra, Jardin de la Croix, Viva Belgrado, Dead Bronco, Biznaga, Melange, Joseba B. Lenoir, Kokein, The Soulbreaker Company, Doblecapa, Nerabe, Mud Candies, Comité Eléctrico, Cuchillo de Fuego, Futuro Terror eta Vulk be Eibarren izango dira.

Ez Dok Fest Eibarko Unbeko kirolgunean egingo dabe, bagilaren 1ean eta 2an. Egun bietarako bonoak salgai dagoz (hemen).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu